Bilboko auzoaetan osasun krisiari aurre egiteko elkartasun sareak sortu dira. Uribarrin ere aurreko astean hasi ziren antolatzen eta 120 lagun koordinatu dira auzoakideak laguntzeko. Auzoa zonaldeka banatu dute, gertutasuna mantentze aldera eta konfiantza izateko. Kolaboratzaile guztiak identifikatuta joango dira. Osasun protakoloa sortu dute ere. Hona hemen Garazik eman dizkigun azalpenak. […]

Mundua arte eta kulturaren bidez aldatzeko eguna,  Fair Saturday moduan ezaguna, inpaktu soziala duen mugimendu kultural globala da. Azaroko azken larunbatean ospatzen da “bidezko larunbata” deritzona, Black Fridayaren ondorengo egunean hain zuzen. Milaka pertsona kontsumismora bultzatzen duen egunaren aurkako mugimendu hau. Aurtengo edizioari gaur bertan emango diote hasiera, Bilbo Arenan. […]

Euskal kulturaren hiru zutabe elkartzen dituen proiektua aurkeztu dute  Galder Izagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Garciak.  Elkartasuna, sukaldaritza eta artea batzen dituen proiektua Greziako Lesbos uhartean dauden haur errefuxiatuei dago bideratuta. Ekimenaren bidez, hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzea espero dute, eta bide batez, elkartasuna helarazi, txokolate kikarakadak bidaliz. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191030_oraitz_garcia.mp3 […]

Larunbatean  Barakaldon bizipoza jaia ospatuko da. Bizipoza elkarteko 35 elkarte bertara bilduta.  Aurten horietako bi elkartek ospatzen dute 30. urteurrena: Aspanovas eta Kale Dor Kayikok, hain zuzen ere, eta bizipoza elkartearekin batera larunbateko ekitaldiak antolatzen dabiltza. Gurean izan dira  Andrea Aspanovas elkarteko kidea eta Leire Bizipoza elkartetik. Goizeko 10:00etan hasi, […]

UNICEFen bidez Nigerri elkartasuna agertzeko lasterketa antolatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Bihar goizeko 11etan Abusuko Ibaieder parketan burutuko da lasterketa solidarioa, Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean. Abusu Ikastolan haurrekin proiektuka ezberdinetan lan egiten dute eta  LH5eko haurrek proiektu horietako baten baitan lasterketa solidario bat antolatu dute, UNICEFekin elkarlanean, […]

Gaur urtebete pasatu da Kataluniako erreferendumetik.  Urtebete  “Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?” galdera egin zenetik. Bertan, 2 milioi lagunek eman zuten botoa eta emaitzen %90a baiezkoa izan zen. Erreferenduma saihesteko agindupean, poliziak eta guardia zibilak 850 zauritutik gora utzi zituzten, eta horrek bere oihartzuna izan zuen nazioarteko hedabideetan. […]

  Irailaren 23tik, ehun migratzaile inguru babesa eta laguntza jasotzen ari dira Deustuko Erriberan.  Deustuko Erriberako Bizinahi gune autogestionatuan daude. Ongi Etorri Errefuxiatuen harrera auzoen dinamikaren baitako ekintza izan zen.Egun horretan bertan, kotxe karabana egin zuten Atxuritik Deustuko erriberara.  Karabana lekualdatzea gauzatzeko eta pertsona hauen oinarrizko beharrak asetu ditzatela eskatzeko […]

Euskal Herriko lehen banku etikoa da Fiare, eta ONCE fundazioak ematen duen elkartasun saria jaso berri du. Ander Cornejo kolaboratzaileak Juan Garibi elkarrizketatu du Fiareko zuzendaria. 2005ean abitu zen Fiare proiektua, eta azken urteetan hazkunde handia izan du. Banku etikoaren fenomenoa duela hogeita hamar urte abiatu zen Hegoaldeko herrialdeetan, Bangladeshen, gerora […]

Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok giza katea antolatu du Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotzeko. Giza Katearen baitan Kataluniari elkartasuna adierazteko “elkartasun kilometroa”, kilometro berezia egingo dute Bilbon. 122. kilometroa izango da “elkartasun kilometroa” izena jarri dioten kilometro berezia. Bilbon bertan izango da, Eliptika plazaren inguruan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180524_GEDkatalunia.mp3 Deskargatu hemen