Greziako poliziak Europako Batasunaren guztizko oniritziaz Idomeniko kanpalekuak husten hasiak direla jakin dugun goiz honetan, bertatik etorri berriak diren bi lagunekin mintzatu gara Hizpidea irratsaioan. Nati Ovelleiro eta Adela Etxebarria dira bi lagun horiek, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako kide direnak. Bertan egin duten lana azaltzeaz batera, zehaztasun eta xehetasun […]

“Europar gotorlekuaren ongietorria: Bazterkeria” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean eta horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea bere edukiak jorratzen. Errefuxiatu krisi globalaren hiru alderdi: Europara iristean zer?, integrazio politiken porrota eta Euskal Herrian ere errefuxiatuek zail dutela. Gero, Teresa Todari egindako elkarrizketa komentau du, baita Pello Zubiriaren Harrapatuta gaude […]

Gaurko magazin honetan tartetxo bat egin diegu Nazioarteko gaiei, eta gurekin Txente Rekondo izan dugu. Hasteko, pasa den igandeko Portugalgo hauteskundeak aztertu ditu: Txenteren ustez, irakurketa ezkorra egin behar dugu. Bestetik, azken asteotan Europan gertatzen ari den errefuxiatuen arazoa aztertu du: hedabide handien mezu interesatuez gain, gerrek jarraitzen duten bitartean, […]

Ezagunak dira azken bolada honetan Mediterraneoan gertatzen ari diren tragediak. Horren aurrean, SOS Arrazakeria elkarteko Txus Elorzak esan digunez, Europako Batasunaren erantzunak ez du arazoa bideratuko, eta irtenbideak bilatu beharrean, asilo eskubidea ukatu egingo diete iheslariei. Elkarrizketaren bigarren partean, Elorzak igandean etorkin askok ezin izango duela bozkatu gogorarazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solastxuselortza.mp3 […]

Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2460. zenbaki honen azalean Nafarroa Garaiko Podemos alderdiko Laura Perez hautagaia. Erdiko Kaieran Audiolab audio laborategiaren amaiera eta Termometroan Udalerri euskaldunetan euskarak izan duen atzerakada nabarmen eta kezkagarria jorratu dute Iñaki Iurrebaso soziologoarekin. Bukatzeko, Net Hurbil ataletik Mediterraneoa zeharkatzeko […]