Ekainaren 20a Errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta Ongi etorri errefuxiatuak plataformak  ahazturiko gatazketako biktimak ekarri nahi ditugu gogora. Europara gerretatik eta gatazketatik ihesi iristen diren pertsonak, inork , hedabideak barne,  gogoratzen ez dituen gerra eta gatazketatik, beharturiko migrazioen arrazoi nagusietakoa diren horietatik, hain zuzen. Hori dela eta ostegunean Markinan armagintza […]

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, eta aurtengoa 16. edizioa izan da. Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. 16.edizioan, arrozaren inguruan 121 talde eta 3.500 pertsona elkartu […]

CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Gaur goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera (iturria: Barne Ministerioa), 1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia […]

  Irailaren 23tik, ehun migratzaile inguru babesa eta laguntza jasotzen ari dira Deustuko Erriberan.  Deustuko Erriberako Bizinahi gune autogestionatuan daude. Ongi Etorri Errefuxiatuen harrera auzoen dinamikaren baitako ekintza izan zen.Egun horretan bertan, kotxe karabana egin zuten Atxuritik Deustuko erriberara.  Karabana lekualdatzea gauzatzeko eta pertsona hauen oinarrizko beharrak asetu ditzatela eskatzeko […]

CEAR-Euskadi errefuxiatuei laguntza emateko batzordeak ohartarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan migratzaileak hartzeko 463 plaza daude eta denak beteta edo emanda daude jada. Hori dela eta, migratzaileak hartzeko sistema handitzea premiazkoa dela esan d. Aquaris ontzira begira jarri bagara ere egunero milaka pertsona behartu dago ihes egitera, Mediterranoa gutzatuz. Naiara Gutierrez […]

‘Mugak Zabalduz’ karabana Euskal Herrian ibiliko da larunbatetik astelehenera bitartean. Hendaian hasiko da karabana,  eta larunbatean bukatuko da Bilbon. Migratzaile eta errefuxiatuek izaten dituzten mugak identifikatu eta salatuko dituzte geldialdiak egingo dituen leku bakoitzean. Itziar Fernandez Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidearekin berba egin dugu. Hendaiako CIE-an abiatu eta Santurtziko porturaino […]

Gizarte baliabideek bizi duten saturazioagatik ardura erakusteko protesta ekintza burutu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Bilboko Udaletxe parean. Gizarte-bazterketa sufritzen duten pertsonen, migranteen edota errefuxiatuen kasuetan egoera larria bizi dute. Pertsona hauei denbora luzean ez zaie jaramonik egiten eta Bilbo tamainako hiri batean ulertezinak  diren egoerak gertatzen ari direla adierazi […]

1

ZUK  atzo edo gaur, han edo hemen, guri edo zuri, horrela dio ZUK dokumentalaren kartelak. Gaur estreinatuko da golen zinemetan. Zinexit jaialdiaren zortzigarren edizioa burutzen ari da egun hauetan Bilbon, giza eskubideak oinarrian dituen jaialdia dugu. Gaurkoan saio bikoitza izango da.”A 15 metros de siria” laburmetraia ikusteko aukera izango da […]

Mugetatik haratago hezkuntza proposamen bat da. Hezkuntza komunitateari beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea du helburu. Aloña Alboan elkarteko kideak azaldu dizkigu programaren xehetasunak. Proposamenak zenbait etapa ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da hiru eguneko egonaldia Loiolan. Egonaldi horretan, DBHko 2. mailako ikasleek […]