Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Luis Luziano Bonaparte hizkuntzalari frantziarra Louis Lucien Bonaparte edo “Bonaparte printzea” bezala ezaguna, Worcestershiren (Ingalaterra) sortu zen, 1813ko urtarrilaren 4an. Luis Luziano Bonaparteren lanek euskalaritzaren historian berebiziko garrantzia izan dute, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. Euskal Herrira bost aldiz etorri zen, 1856tik 1869ra. Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen. Napoleon Bonaparteren iloba zen, eta horrek izena eta fortuna eman zizkion… Ondoko minutuotan hobeto ezagutuko dugu printze bitxi honen bizitza eta ibilbidea.
Deskargatu hemen.