“Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua oinarri Xamar ikerlariarekin Etxearen ondareaz jardun dugu. Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Liburua oinarri azken atal honetan Nafarroa eta Araban ibili gara. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200513_etxea_xamar_10.mp3 Deskargatu hemen.
euskara
Euskararen Bidegurutzetik liburua argitaratu zuen 2019an. Uste du euskararentzat giltzarri izango direla datozen hamar-hamabost urteak, aurrera edo atzera egiteko. Liburua plazaratu zuenetik egoera nabarmen aldatu da, hizkuntzak ere sufritu du baitu pandemia. 2019ko irailetik gainera Euskara elkarteen topaguneko lehendakaria da Kike Amonarrizekin. Berarekin berba egin dugu eta, esan digunez, Aurtengo […]
“Etxea” liburuan oinarrituta Xamarrekin solasean egon gara. Gaurkoan Baxe Nafarroan egin dugu geldiunea. Euskal Herriko etxeak izan dira herrietako antolaketaren oinarria XX. mendera arte. Ondare horri balioa eman, eta etxeek herritarrei eman dieten izena eta izana aztertzen joango gara Xamarrekin batera. Baigorri edo Arrosan laborari etxeak dira baina bada etxe […]
Geroa Euskaratik Elkar hartuz elkar zainduz kanpaina martxan jarri du Kontseiluak. COVID-19ak agerian utzi dituen hutsune eta desberdinkeriei aurre egiteko bestelako neurri eta erabakiak hartu behar baitira. Eta iparrorratz horretan euskarak ere egon behar duela ziur da Kontseilua, bai behintzat gizarte berdinzale, kohesionatu eta demokratikoago bat eratu nahi badugu. Mezu […]
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak hiriko gazteen artean euskara sustatzeko antolatzen duten Harrapazank kultur programak sareko eskaintza eraberritua egingo du, ‘Harrapazank isindahouse’ izenburupean. Itsaso paiak ekarri dizkigo ekimenaren xehetasun guztiak. “Harrapazank isindahouse” ekimenak etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: “Klikazank” sareko proben lehiaketa, “Harrapazank eszena” talentu lehiaketaren sareko bertsioa, “Arratsaldeak” […]
Konfinamenduan harremanak eta hizkuntzen ohituren inguruan hausnartzeko etxealditik euskaraldia martxan da. Etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboen inguruan pentsarazteko ariketa batek eta egunerokoan sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Hausnarketa eta praktika bultzatzearekin batera, herritarrei digitalki zein fisikoki parte- hartzeko bideak zabaldu nahi dizkie ekimenak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200420_euskaraldiaEtxetik.mp3 […]
Eider Saragueta DREAM ikertaldeko koordinatzailearekin jarri gara harremanetan, “Translanguaging hezkuntza-eleanitzean ikerketa etnografiko bat” deituriko tesia kaleratu duelako. Lana osatzeko, EAE-ko eskola publiko batean egin du ikerketa. Tesia 6 kapitulutan banatuta dago, eta horiez arituko gara elkarrizketa honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/20200305_translanguaging_eider_.mp3 deskargatu hemen.
Gaurkoan Xamar ikerlariak euskarazko lehenengo grabaketak izan ditu hizpide. Munduan sei miloi hizkuntza daude baina zoritxarrez asko desagertzen ari dira azken mendeetan. XX mende hasiera ahotsa grabatzeko lehenengo gailuak ahalbidetu zituzten lehenengo grabaketak. 1900ean Parisen egin zituzten euskarazko lehenengo grabaketak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Euskararen%20lehen%20grabaketak.mp3 Deskargatu hemen.
Unescok otsailaren 13an ezarri zuen Irratiaren Nazioarteko eguna. Egun honetan irratiak izan behar duen pluraltasuna, errepresentazioa eta dibertsitatea aldarrikatzen dira. Nazio Batuen Erakundearen arabera, irratiak komunikabide erabiliena izaten jarraitzen du eta etorkizun oparotsua aurreikusten da. Irratiak bizi izan dituen aldaketen inguruan gehiago sakontzeko Arantza Gutierrezekin hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200213_IrratiarenEguna.mp3 […]
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, Harrapazank gazte programaren 15. edizioa ospatuko dute martxoaren 20an, Bilborock aretoan. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da ekitaldiaren helburu nagusia. Programa 10 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_Harrapazank.mp3 Deskargatu hemen.
