Urtero legez, Udaberriko Topaketa izeneko jaia antolatuko dute AEK euskaltegiek euskararen presentzia plazara ateratzeko helburuarekin. Nahiz eta aurreko urtean jaialdia online ospatu, aurten ikasle eta antolatzaileek kalean ospatuko dute dute jaialdia. Gaur bertan izango da ekitaldia, maiatzaren 27an. Goizean, Indautxu Plazan, Bea Egizabalen umorezko bakarrizketa bi txandatan entzuteko aukera egongo […]
euskara
Ander Deuna eta Betiko Ikastolak antolatuta, maiatzaren 30an ospatutako da “Kalakalata” lelopean aurtengo Ibilaldia. Ikastola eredua indatzea, jaiotza tasan emandako beherakadari aurre egitea eta ikastoletako komunitatearen eta herriko eragileen arteko harremanak sakontzea dira proiektuaren helburuetako batzuk. Euskararen aldeko ikastolen jaiak egitarau alternatiboa eta berria ekarri du aurten; maiatzaren 30eko ekitaldiez […]
Aurtengo jaialdia pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan da eta, azkenik, LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoa maiatzean izango da, lau ostegunez jarraian: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatu du egitaraua. […]
Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da 111 Akademia. Ia 200 irakurlek parte hartzen dute egitasmoan: liburuak irakurri, iruzkinak bidali eta urtero 111 Akademiaren Saria ematen dute. Esan daiteke, euskal literaturaren foro bat dela, nolabait esateko. Gaur Amaia Goikoetxea bertako koordinatzailea izan dugu gurekin, irakurzaleen plataforma honi buruzko xehetasun guztiak kontatzeko! Aldizkaria, […]
Erabaki historikoa dela nabarmendu du Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak eta baita Isabel Isazelaia eta Laida Beristain euskaltegietako ordezkariek ere. 40 urte eta gero, irakasleen lan baldintzak hobetzeko akodioa sinatu dutela esan dute. Lau urtean %36 hobetuko da euskaltegietako irakasleen soldata, eta %26,5 jaitsiko da urteko eskola ordu kopurua. Euskaltegietako irakasleen […]
Deustualdeko Prest aldizkariak martxoan 222. zenbakia argitaratu du. Zenbaki berezia izan da aurtengo martxokoa, izan ere aldizkariak 20 urte bete ditu. 2001. urtean argitaratu zuen lehen zenbakia azalean Deustualdeko leku bat agertuta. 20 urte ez dira gutxi euskarazko herri aldizkari batentzat, eta horregatik oraingoan zenbaki berezia egin dute. Azalean Lur […]
Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak Aferak bertso dinamikaren laugarren edizioa antolatu dute. Pandemiak antolaketa baldintzatuta, aurten, Deustuko Bidarte Udaltegian izango dira saioak. Apirilaren 12, 21 eta 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an izango dira saioak arratsaldeko 19.00etan beti. Pandemia dela eta, musukoa jantzita kantatu beharko da, eta aforoa […]
Aurten 1.229 intzidentzia jaso ditu euskararen egoera aztertzen duen Behatokiak; aurreko baino %66 gehiago. Horren atzean dauden arrazoiak argi daude pandemiari lotuta daudela, larritasun sanitarioa agertu zenetik kexen kopuruak igoera nabarmena izan baitu. Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza izan dira kexa gehien jaso dituzten erakundeak, eta sektore pribatuan, merkataritzako kate […]
Aurten, lehenengo aldiz bertan behera gelditu da Korrika, bizitzen ari garen pandemia dela eta. 22. KORRIKA izango litzatekena, 2022ra atzeratzea erabaki du AEK-ak. Erabaki latza izan da, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta beharbada bereziena izateaz gain, hizkuntzaren aldeko bultzada hau eteteak kalte egin dezakeelako. KORRIKAk, gainera, helburu ekonomiko zehatza dauka […]
Ezohiko ikasturtea izan arren, aurreko urteak izan duen barnetegien eskaintzaren oso antzekoa dago Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian Aste Santuan eta Pazko Astean, bertako Isabel Isazelaiak azpimarratu digunez. Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, argi dago ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar duela ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren […]
