Gure mintzoan nahi genukeen normaltasuna aztertzen gabiltza Xamar ikerlariarekin batera. Hizkuntza politiken inguruan mintzatu gara gaur ere. Urte askotan pentsatu izan da hezkuntzak hizkuntza normalizatu lukeela baina ez da horrela izan horregatik bada garaia hizkuntza berri bat osatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201020_NBM_saioa_02.mp3 Deskargatu hemen.
euskara
Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur egitarauak Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Halaber, euskal sortzaileak eta euskal sorkuntzak plazaratzea eta jendeari hauek ezagutzeko aukera emateaz ere arduratzen da ekimena. Emanaldi guztiek euskara izaten dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira […]
Gaurkoan Gaztealdian parte hartzen ari den Maite Sarasola izan dugu gurean. Bederatzi euskal gazte abian dira zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko hautan. Gure herriaren errealitate linguistikoa ez dela normala eta euskaraz bizitzeko gazteek izan dezaketen mugak ikusaraziko dituzte. Orain arteko esperientziaren inguruan berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_maite_gaztealdia.mp3 Deskargatu hemen.
Garai gogorrak bizi ditugun arren, ahobizi eta belarriprest bueltan dira berriro. Lehenak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten du uneoro. Bigarrenak, aldiz, bere gaitasun eta aukeren arabera erabakiko du euskaraz noiz eta norekin egin, baina hizkuntza dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du. Hamasei urte edo gehiago dituzten, euskara […]
Mariasun Landa idazlearen ipuinak hautatu dira aurtengo Klasikoen Irakurraldia ospatzeko. Azaroaren 17an, asteartean, egingo da ekimena Arriaga antzokian eta hamahirugarren edizio honetan haur eta gazte literatura omentzea izango da helburu nagusia. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201112_Irakurraldia.mp3 Deskargatu hemen.
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatutako ekimena da Jokoteknia jardunaldia. Aurreko bi edizioetan bezala, aurten ere, Jardunaldiaren helburua industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea eta hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutzea izango da. Jardunaldi hauek, euskaraz izango dira, eta bideo-jokoetan interesatua dagoen edonork izango du […]
Bilboko Yhon jauregian egin duten prentsaurrekoan egon dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Errigora, Durangoko Azoka, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta AEK eragileak. Orobat, herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte hartu dezaten eskatu dute. Euskalgintza geldirik ez dagoela, eta itolarriak itolarri, beste behin ere hainbat egitasmo doitzen dabilela ziurtatu du […]
Kokapen geografiko eta errealitate soziolinguistiko ezberdina duten bederatzi gaztek euskara hutsean hitz egingo dute zortzi egunetan zehar. Hortan datza Gaztealdiak. Ekimenaren helburua euskararen erabilera determintzatzen duten faktoreak identifikatzea eta ikustaraztea da, ondoren horien inguruan hausnatzeko eta determinante horiek guztiak Euskararen Herria eraikitze bidean jartzeko. Halaber, gazteek euskaraz bitzitzeko hautua egitearen […]
50 langiletik gorako enpresetan euskara planak abian jartzea eskatzen dute, hitzkuntz ekubidea gai ordenean txertatzea. Confebask eta CEN patronalei zuzendutako eskaera da, baina Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari proposamena babesteko eskatu diete. Helburu argi batekin dator proposamena: lan mundua euskalduntzeko neurri eraginkor eta betearazleak ezartzea. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201103_KONTSEILUA%20SINDIKATUA.mp3 Deskargatzeko klikatu hemen.
‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpainaren 2020ko edizioa jarri du abian beste urte batez Errigora ekimenak. Kanpaina honen bidez, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren zati bat zonaldeko euskalgintzara bideratuko da, Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEKra eta Sortzenera, hain zuzen […]
