Urriaren 12an euskarazko bideo-jokoen industriak ekitaldi garrantzitsua ospatuko du Bilbon. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia kolektiboak Jokoteknia, Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan. Iazko lehen edizioak harrera ona izan zuen antolatzaileen hitzetan, eta horregatik erabaki dute aurten ere egitea. Urtzi Ordiozola, Game Erauntsia kolektiboko kidea batu zaigu […]
euskara
Ostegunean Campos Antzokian “Barrutik kanpora” harrapazank ekimenaren ikuskizuna estreinatuko da Bilboko gazteek sortuta. Ekitaldian, Harrapazank 2019ko talde irabazleek eta Harrapazankeko parte hartzaile parte hartuko dute.Horrela, guztira, Bilboko 43 artista gaztek parte hartuko dute, zeinak musikariak, magoak eta dantzariak baitira, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari lanean Ugaitz Alegria aktoreak dihardu, musika eta […]
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren Egunak eta lanak dokumentala aurkeztu dute. Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren harira. Gidoia Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoienek idatzi dute eta Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreak izango dira kontakizuna garraiatzen laguntzen duten aktoreak. Hitzak dira protagonistak, Manuel Larramendi izan du hizpide Atxagak. Dokumentala XII.mendean abiatu eta gaur egun arte […]
Bilboko Berbalaguna, berriro martxan da. Taldeak eratzen hasiko dira Bilbon zehar euskaraz aritzeko. Gogoratu behar da egitasmoa doakoa da. Ez dago aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordubete astean eta gutxienez ikasturte batean egotea, ez da besterik eskatzen. Kartelean berbalagun batzuk agertzen dira, mota guztietako jende jatorra. Aitor Agotek eman dizkigu […]
Iraila iristearekin, epea irekiko da datorren ikasturtean Euskaltegietan euskara ikasteko edo hobetzeko matrikula egiteko. Herritarrak urrats hori egitera animatzeko, Bilboko Udalak eta hiriko Euskaltegien sareak abian jarri dute “Euskaltegiak zabalik. 2019-2020 matrikula orain” kanpaina. Irailaren amaierara arte, kanpaina uriko kaleetan ikusi ahalko da, bilbotarrak animatzearren euskaltegietan izena ematera euskara ikasteko. […]
Dylan 21 urteko ingeles gaztea dugu, duela bost urte Ipar Euskal Herrira hurbildu zen eta orduan piztu zitzaion euskararekiko interesa. Barnetegietara joanez eta online baliabideak erabiliz ikasi du, baina orokorrean, autodidakta izan da euskara ikasteko. Aste Nagusia nola bizi duen kontatu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190823_DylanEuskalduntrebea.mp3 Deskargatu hemen.
Abiatu da Euskarabentura Mauletik. Hilabete iraungo du eta Getxon amaituko da hilaren 31n. Bat egin dugu espedizioarekin eta Ane eta Josunek ekarri dizkigute lehenengo egunetako nondik norakoak. Zuberoa zeharkatu eta Nafarroa Beheran daude. Euskara zabaldu eta euskal kultura eta historia ezagutzea izango dute helburu bertan parte hartuko duten gazteek. Espedizioaren […]
Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]
Gaurko saioan Xamarrek euskara ikasteko metodoen inguruan mintzatu zaigu. Euskara ikasteko metodoak duela 50 urte sortutako direla uste dugu, baina denboran atzera egin behar dugu berriz ere. Noiz sortu izan da hizkuntzak ikasteko beharra edo gogoa. XVI mende bukaeran Iruñean inprimatutako liburu bat aurkitu da, Bizkaiko esaera zaharrekin, liburuak bazuen […]
Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroaren azken saioa izan dugu. Amelia Barquín Filologia Hispanikoan doktorea. HUHEZIko irakaslea da. Euskara ez sexistarako bidea izan da Ameliaren gaia. Hizkuntzak ez du behartzen, egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du. Hitzaldiko gakoak ekartzeaz gain bere blogean irakurritako gaien inguruan aritu gara. Kinka, zapia […]
