Jakina da Erdi aroan euskalduna balearen arrantzan ibilitakoak izan direla. Islandian barrena Ameriketara iritsi ziren Kanadara iritsi ziren. Xamarren laguntzaz garai artako kronikak aztertu ditugu, XVI. Mendea Ternuan idatzita geratu zen. Esteban Garibai (1571) eta Lopez de Isasti kronistak aipatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Atlantikoa%20eta%20kronista%20gipuzkoarrak.mp3 Deskargatu hemen.

Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Imanol Agirre zuzendari artistikoak ekarri dizkigu loraldiaren berriak. Bihar abiatuko da 2019ko Loraldia. Bira! Kultur Gunean izango da eta bertan Iñigo Aranbarri idazleak Joseba […]

Euskaltzaindia sortu zeneko mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. 100 urte euskal kulturaren eta euskararen alde lanean. Gainera, badira 10 urte Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen alde elkarlanean dihardutela, hirian euskara eta euskal kultura sustatuta. Bilboko Udalaren ildo estrategikoak dira euskara jagotea eta haren erabilera soziala bultzatzea, euskal literatura sustatzea eta gizarteratzea […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitzekin. Azaleko gaiaz mintzatu gara lehenengo; Hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik zigortuak izan diren Eneka Alvarez eta Arkaitz Zarragak euren kasu azaldu dituzte. Administrazio publikoak hizkuntza eskubideak urratu dizkie biei eta biek amaitu dute isun banarekin. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak jaso eta Berdea da more […]

Ahozko tradiziotik liburuetarako jauzia aspaldidanik emana zuten inguruko hizkuntza erromanikoek eta ahozkoa mantentzen baziren ere, literatur sormen bide idatzietara zuzendu zen nagusiki. Gaurko atalean Jose Migel Barandiaranen eskutik XX mendearen hasierara salto egin dugu ahozko literatura aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Ahozko%20kultura_%20Joxe%20Miel%20Barandiaran.mp3 Deskargatu hemen.

Ikusi eta Ikasi umeentzako euskarazko programa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta aurten izango du XV. aldia. Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera,  umeentzako euskarazko ikuskizunik  programatu ditu berriro Bilboko barruti guztietan. Ekimen honen helburua da Bilboko umeek beren aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil eta goza dezaten sustatzea, haiek […]

Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu bost saioko ikastaroa antolatu dute Jakin aldizkariak, UEUk, Gabriel Aresti euskaltegiak eta Kafe Antzokiak. Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkarguneak eta harremanak izango dituzte ardatz. Zazpi saio izango dira, lehenengoa urtarrilaren 28an, eta maiatzera bitarte iraungo du ikastaroa. Hileko azken astelehenetan egingo dituzte saioak, 19:00etan. […]

Gaurko saioan Xamarrek Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. Mendean liburua ekarri digu, Lapurdi 1609 elkarteak argitaratutakoa. Bertan Xabier Elosegik XVIII. Mendean Martin Harismendy notarioak jasotakoa transkribatu ditu eta bertan euskaraz idatzitako agiriak topatzen ditugu. Digitalizazioren abantailak direla eta etxetik ere kontsultatu ditzakegu dokumentuak. Dokumentu hauek argi usten dute jendartea euskaldun […]

Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira zer aukera eta zer erronka ekarri ditu? Galdera horretatik abiatuta Topaldia jardunaldia antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak urtarrilaren 31n izango da aurtengoa, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukerez eta erronkez hausnartzeko osatu dute edizio berri honetako egitaraua. Datozen urteetarako lehentasunei eta […]