Larunbatean burutu zen Zubideiak ekimena, euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta, denon arteko elkarrizketa soziala bultzatu nahi duen gune irekia. Zubiak bideak eta ideiak, horiek guztiak izan zituzten mintzagai. Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagos izan da gurean eta larunbatean hitz egindakoa ekarri digu. Euskalgintzak baditu gurean bizi diren beste […]

Euskal idazleak, argitaratzaileak, musikariak, marrazkilariak eta bertsolariak elkarte bat beraren inguruan bildu dira, sortzaile gisa dituzten premia eta eskubideei erantzun egokia emateko asmoz. Euskal Kulturgileen Kidegoa (EKKI) deitu diote euskal kulturgileen eskubideak bermatzeaz arduratzeko asmoa duen erakunde horri. Bertako Jokin Erkorekak azaldu digunez, aipatutako bost sektoreotako elkarteok bat eginda, elkarteen […]

Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, […]

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVI. Biltzarra antolatu du apirilaren 22 eta 23rako “Menpekotasunaren aurrean geure buruaren jabe” gaiaren inguruan. EHUk Bilboko Abandoibarran duen eraikinean egingo diren jardunaldi hauetan, menpekotasuna sorrarazten duten era guztietako droga eta arazoen aurrean nola jokatu behar den adieraziko dute osasun arloko hainbat adituk. Bertan landuko dituzten […]

Bizkaia eta Araba artean kokatua dagoen eskualdea dugu Aiaraldea, bere baitan bederatzi udalerri biltzen dituena, Arakaldotik hasi eta Amurrioraino. Euskararen lurraldea izanagatik ere, aspaldi luzean euskara gainbehera dator bertan, erdararen eraginez. Galera hori gelditu nahian eta hiztun berriei babesa eman nahian, Euskararen Kontseilua sortu berri dute bertako 40 elkartek eta […]

Urtarrilaren 8tik dabiltza lagun batzuk esperientzia hori egiten Donostiako Egia auzoan, euskaraz baino ez dutela egiten. Orain, Aitziber Kurutziagak kontatu digunez, bost lagun dabiltza horretan, eta datozen 8 astean gehiago ibiliko dira. Martxoaren amaieran “Euskarazko eguna” antolatu dute eta bertan esperientziak emandakoa aztertuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160113hizpideaaitzibergurutzeaga.mp3 Deskargatu hemen