Euskaraz bizitzeko mahai gainean ditugun arazoen inguruan erreportajea osatu dugu. Zizta euskara taldearen  manifestuarekin hasi gara, Gasteizeko Txagorritxu auzoan euskaraz bizitzeko nahiarekin sortutako taldea, euskal herriko hainbat txokotan bezala ozen adierazi nahi dute euskaraz bizi nahi dutela. Euskaraz bizi nahi duten pertsonak direla eta euskaraz bizitzeko determinazioa dutela. Baina aspaldiko […]

Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan igandean egingo diren hauteskunde autonomikoen testuinguruan aurkeztu ditu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza politika garatzeko hamahiru proposamen. Euskararen legeak 34 urte bete dituelarik, epeak jartzeko garaia heldu dela ohartarazi die alderdiei. Hamahiru proposamenen artean, honako hauek daude; euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, helduei doako euskalduntzea bermatuz. Administrazioaren euskalduntzea […]

Irailarekin batera, hasi da ikasturte berriari begira jartzeko garaia, eta euskara ikasi nahi duenak orain du lan horri eusteko abagunea. Euskaltegiek abiatu dute 2016-2017 ikasturtea eta matrikulazio kanpaina martxan da. Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen erronkez eta beharrez aritu gara. Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi, Nerea Telleria Juan Mateo euskaltegitik […]

Kanadako Ternuaraino iristen ziren euskal arrantzaleak makailu eta baleen bila XVI eta XVII. mendetan. Bertan ere hil egiten ziren batzuk eta Ternuan euskarazko hilarriak aurkitu dira. Hortaz lanada Itsasoko nabigazionekoa liburua euskaraz sortu zuten, gure lehen liburu teknikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea_tenua1.mp3  Deskargatu hemen

Uda euskara ikasteko sasoia izaten da. Gabriel Aresti euskaltegian ikasle andana daude egun hauetan, Xabier Monasterio  lankideak “Hitzen esanahia” hitzaldia eskainiko du; modu desberdinean begiraziko die euskara ikasleei gure hiztegia, hobeto ikasi eta goza dezaten. Gaurkoan gurean ere izan da eta modu desberdinean begirazi dizkigu gure hiztegia, hobeto ikasteko eta […]

Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era […]

Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izan da, gurean. Ohikoa duen moduan hizkuntzaren gainean aritu gara berbetan. Egun bidegurutze batean gaudela kontatu digu. Euskararen ezagupenean aurrera egin dugu baita beste funtzio askotan hizkuntzak aurrera pauso ikaragarriak egin ditu baina administrazioan edo  lan munduan aldaketa eman men behar da, leku eta […]