Bilboko Yhon jauregian egin duten prentsaurrekoan egon dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Errigora, Durangoko Azoka, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta AEK eragileak. Orobat, herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte hartu dezaten eskatu dute. Euskalgintza geldirik ez dagoela, eta itolarriak itolarri, beste behin ere hainbat egitasmo doitzen dabilela ziurtatu du […]

Zabalik dago Bilboko Euskaraldian izen emateko epea eta bi baldintza besterik ez dira behar: 16 edukitzea eta gutxienez euskara ulertzea. “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” da aurtengo lema eta aurreko urtean bezala bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201008_EuskaraldiaBIlbo.mp3 Deskaragatu hemen.

Martxan da euskaraldiaren bigarren edizioa. Hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararen erabilera bultzatzea helburu dituen ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Ariketan izena emateko epea irailaren 24tik irekita dago. Arrate Illaro euskaraldiaren koordinatzaileak ekarri dizkigu xehetasunak. Gizarteak kolpatu duen pandemiak euskaran ere eragina izan du, askok praktikatzeko […]

Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago ariketa soziala abiatzeko bi hilabete falta direnean. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten Euskaraldia, eta aurreko edizioan bezala, “ahobizi” eta “belarriprest” rolen artean aukeratu ahalko dute 16 urtetik gorako herritarrek. Izen-ematea aurkezteko agerraldia zuten atzo iluntzean, Bergaran, koordinazio lanetan ari diren […]

Bilboko Itsas museoan egindako agerraldian aurkeztu da 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko Bilboko erakunde eta euskaltzaleak egiten ari diren aurrelana. Lehen edizioan Euskaraldiak izan zuen eragina nabarmena izan zen Bilboko kaleetan ere eta bigarren edizioan eragina areagotzeko ariketak elementu berriak izango dituela gogoratu dute […]

Euskararen Bidegurutzetik liburua argitaratu zuen 2019an. Uste du euskararentzat giltzarri izango direla datozen hamar-hamabost urteak, aurrera edo atzera egiteko. Liburua plazaratu zuenetik egoera nabarmen aldatu da, hizkuntzak ere sufritu du baitu pandemia. 2019ko irailetik gainera Euskara elkarteen topaguneko lehendakaria da Kike Amonarrizekin. Berarekin berba egin dugu eta, esan digunez, Aurtengo […]

Konfinamenduan harremanak eta hizkuntzen ohituren inguruan hausnartzeko etxealditik euskaraldia martxan da. Etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboen inguruan pentsarazteko ariketa batek eta egunerokoan sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Hausnarketa eta praktika bultzatzearekin batera, herritarrei digitalki zein fisikoki parte- hartzeko bideak zabaldu nahi dizkie ekimenak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200420_euskaraldiaEtxetik.mp3 […]

Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Horixe da Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz emaitzen azterketatik atera den ondorio nagusietako bat, Soziolinguistika Klusterrak egin duen ikerketa baten arabera. Azterlana burutzeko […]