Gaurkoan ikasturteko azken kolaborazioa egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Uda ostean izaten den min baten inguruan mintzatu zaigu Zerbikaletako zartakoaz. Batzuetan, bizkarrezurrak sigi-saga mobimendu bortitzak jasan behar izaten ditu; trafiko istripuak, atxilotze-inkomunikazio aldiak… kasu tipikoak izaten dira, esate baterako. Halakoetan momentuko beroaldian ezer gutxi igartzen bada ere, minak ordu batzuetara […]

Gaurkoan Oier Gorosabel Fisioterapeutarekin Ultrasoinuak deituriko terapia aztertu dugu. Ultrasoinu terapia erabiltzeko lehenengo pausua arazoa ondo ezagutzea da: nola jazo da lesioa? Nola eragin du gorputzeko ehunen egoeran? Helburu terapeutiko egokia ezartzeko ezinbestekoa izango da galdera horiei erantzutea. Orduan hurrengo pausua etorriko da: ultrasoinuen parametroak moldatzea (maiztasuna eta inpultsoaren forma). […]

Gaurko osasun atalean  pazienteen gaixotasun-erritmoari buruz aritu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Aspaldi konturatu ginen: lantokian gorabehera handiak egoten dira denboraldi batetik bestera, baina ezin genuen asmatu zergatik ote zen. Eguraldia, ilargia, urtaroak eta bestelako hipotesiak genituen, baina alferrik: faktore horiek lan gorabeheretan eragina badute ere, ez genuen erlazio erabakigarririk aurkitzen. […]

Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu […]

Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin anginak eta begetazioak izan ditugu mintzagai, hauek betetzen dituzten funtzioen inguruan mintzatu gara. Lehenengo begiratuan zerikusirik ez dutela iruditu arren, bi osasun arazo hauen arteko lotura erabatekoa dela azaldu digu. Lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean […]