HAUXE GURE LURRA: Lurraren altxamenduak (“Les Soulèvements de la Terre”)

Frantziar estatuan lurraren alde sortutako ekimen batzuk ezagutzera eraman gaitu gaur Iñakik, garai batean egin genuen ZAD gunearen inguruko saioaren bidetik. Iñaki Etxelekuk egin zuen ZADen inguruko liburua ZAD bizi dutenen ahotik izenburukoa, oso bortizki erreprimitua izan zen gune hura eta, jazarraldi haren ondotik mugimenduaren hazkundea etorri zen, gainbehera heldu beharrean. Geroztik, han-hemenka, beste hainbat ZAD sortu dira, baita Les Soulèvements de la Terre mugimendu ekologista erradikal antolatua ere, ureztatze eta garraio azpiegitura handien kontrako protesta, desobedientzia eta sabotaje ekintza ikusgarriak antolatzeagatik frantziar gobernuaren jomugan dagoena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ruper Ordorikaren "Lurra ikutu barik" diskoa aletu dugu berarekin

og. Aza 27 , 2025
Ruper Ordorikaren bisita jaso dugu Bilbo Hiria irratian, bere disko berriaren karietara. 11 kantu berri grabatu eta bildu ditu Lurra ikutu barik deituriko bilduman. Bakarka bi argitaratu ostean dator lan hau, kantu berriak dira baina kantuak eta diskoa esan dezakegu oso Ruper Ordorika direla, bere zigilua eramaten duela. Leo Abrahams, […]

Honekin lotuak