Gaurkoan Danteren lumatik abiatuz, gure izpirituak, edo arimak edo energiak infernuan barrena, purgatorioan zehar eta paradisuko zeruaren azken mugetaraino gidatuko gaitu, amets guztiak bukatzen diran bezala, berriro lurrean, gure bizitza mundutarrari aurre eginez bukatzeko, edertasunez inguratuta bagagoz eta kutsadura akustikoaren artean bere harribitxiak ezberdintzeko gai bagara errealitatearen zaplaztekoak bere esanahia […]

Gure sintoniaren uhin pozointsuek Afrikaraino eroango gaituzte gaurkoan, saio bakar batean ezinezkoa izan arren herrialde honek eskaintzen digun aberastasun musikal amaigabea erakustea. Ez saio batean ez bizitza osoan ere. Baina saia gaitezen pista batzuk ematen. Haien herrialdeetako musika tradizionaletan oinarritu edo inspiratu diren hainbat konpositore afrikar ezagutuko ditugu, haien bizitzak […]

Gaurko gaia, Francisco Escudero konpositore euskalduna (Donostia, 1912 – 2002), gure musika tradizionalaren oihartzunak XX. mendeko harmoniekin amalgamatu zituena, oso obra erakargarri eta harrigarriak dituena, baina berriro ere publiko orokorraren artean ez oso ezezaguna, zoritxarrez. Ia gure konpositoreen patu madarikatu honi buelta ematea lortzen dugun behingoz. Euskal Herriko XX. mendeko […]

Gaur mundu exotiko – erlijioso – ornitologiko batean murgildu gara, konbinazio arraroetan arraroena, bitxia, berezia zein berebizikoa, Olivier Messiaen konpositorearen eskutik joango gara. Olivier Messiaen (Aviñón, Frantzia, 1908 – Clichy, Frantzia, 1992, 83 urte) XX. mendeko konpositore frantses garrantzitsuenen artean aurkitzen da, oso estilo bereizgarria eta pertsonala garatu zuen eta […]

Saio honetan Garazi Navasek Esteban Urkiaga Lauaxetaren 1931ko “Bide barrijak” liburuan bildutako “Jadetsi-Eziña” olerkia izan du hizpide. Gaurkoan Maiatza izan dugu bidaia lagun. Lauaxetak, bere bizkaiera jasoan maiatzari loreil deitzen zuen , zelako izen polita, loreila… Berak esaten zuen “ Larrosa orrein orri gainetan ibili nai dot, loreil onetan”. Gaur, […]

Maite Aizpurua eta Garazi Navasek irabazi dute 2024ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria. “Adarbakarra eta soinujolea” diziplina arteko proiektua osatzeko baliatuko dute irabazitako saria. Maite Aizpuruak kontatu dizkigu xehetasun gehiago eta bere hitzetan, proiektuak musika, literatura eta antzerkia uztartuko ditu.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240513_maite_aizpurua.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioak Latinoamerikako Oihartzunak du izenburu.  Musika akademikoa eta orkestrala Europatik at ere existitzen dalako, askotan ikusezina izan arren edo antzokirik eta orkestrarik handienetan gehiegi programatu ez arren. Zorionez, garaiak aldatzen ari dira eta egoera hau pixkanaka-pixkanaka hobetzen doa, eurozentrismo itsu itxia gainditu dugu gaurkoan. XX. mendeko Latinoamerikara bidaiatu dugu […]

Gaurkoan izen propio baten inguruan arituko da Garazi Navas. Saioaren izenburua  “Luis de Pabloren oihartzunak” da, Luis de Pabloren obraren soinu, doinu, erritmo, ehundura, zarata, polifonia eta ideiak ekarri dizkigu Garazik. Beraz, bilbotar entzutetsu baten inguruan aritu da, monografiko bat eskaini dio.  Luis de Pablo Costales Bilbon jaio zen 1930eko […]