Lanaren ekonomia irrati saioa langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta  Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da, gehiengo zapalduaren ikuspegia. Sarritan botere arrotzaren eta Kapitalaren ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre egiteko arituko dira Endika eta Jon […]

Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialarien azken tartea izan da, ikasturte osoan zehar lanaren ekonomia izan dute hizpide. 30 saio egin dituzte. Lana ardatz izan dute. Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomia da. Ikuspegi kritikoa izan dute, langileen onurarako beste eredu ekonomikorako bidean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170629_hiz_JonBernat_Endika.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialaria batu zaigu. Enpleguaz eta langabezia jar du dugu. Langabezia  teknologia berrien edo robotizazioaren ondorio ondorioa ez dira, azken finean erabaki politikoak dira lana eta merkatua eraldatzen dutena. Kapitalismoaren ondorioak dira merkatuak pairatzen ari dena eta enpleguak eraldatzen ari direna. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170615_hiz_jon_Bernat.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak azken urteetan pentsio sisteman emandako erreformen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Aurreko astean “ Pentsio publikoak mantendu, gaur eta hemen” jardunaldian jasotako iritziak ekarri dizkigu, bertan ELA, LAB, Pentsionistak martxan eta Mikel de la Fuente adituak esandakoak aztertutakoak azaldu dizkigu. Azken erreformak murriztu nahi dituzten […]

Gaurkoan EHUko Lan Harreman fakultatean antolatutako Berrikuntza sindikala jardunaldiak izan ditugu hizpide. Jon Bernat  Zubiri ekonomialaria batu zaigu saiora. Gazte enpleguan, soldatapeko zerbitzu ekonomikoen eraketa berria izan du ardatz. Gazteak presente dauden sektore berri askotan ez dira sartu sindikatuak, baina horietan sartzeko zailtasunak ere badauzkate. Estrategia sindikal komunikatiboak berritzeko eztabaidarako […]

Emprendeudoreak edo Kapitalik gabeko enpresari ahulak izan ditugu mintzagai Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin.  Azken urteetan langabetuen kontrako neurri politikoei gehitzen zaie irtenbide indibidualak (ez sozialak, ez politikoak) bilatzeko matraka : “ez duzu lana, sortu zure enpresa, nahiz eta inbertitzeko diruak ez izan”. Diskurtso neoliberal onari erantzuna emateko, bi autore izan […]

HerriUNik, zenbait erakunde sozial eta politikorekin batera, EAEko eta Nafarroako aurrekontuei buruzko azterlan sakona egin du, 100 orrialdeetan biltzen dena.Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak txostenaren laburpena egin digu.  Bertan azken hamarkadako datuak jasotzen dira, krisi garaia izan dugun honetan. Lanean ikusten denez, aurrekontu hauekin, EAEn gehiago, beheranzko joera sozial […]

Azken urteetan nagusitu den diskurtso ekonomiko faltsuaren inguruko azterketa ekarri digu Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Azken urteetan enpresen lehiakortasuna soldatekin elkartu izan da, horiek enpresengan dituzte kostuekin.  Laurogeigarren  hamarkada Margaret Thatcherren esan bezala “ There is no alternative”, kapitalismo eredu bakar giza aurkezten zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170302_Hizp_Jon%20BernatZubiri.mp3 Deskargatu hemen.

Ostegunetan hizpidea magazinean tarte lanaren ekonomiaz berba egiten dugu.  Gaurkoan Jon Bernat Zubiri ekonomialaria izan da.Gaurko susperraldi ekonomiko aztertuko du Estatu Espainolean eta Euskal Herrian. Estatu Espainoleko ekonomia %3ko hazkundea izan zuen aurreko urtean, baina Barne produktu gordinak ez du 2008ko izan zenera heldu.  Petrolioaren prezioa ere kontutan hartu beharko […]