Euskal autonomi erkidegoan  zerga erreforma egitea premiazkoa dela esan du  Iñigo Urkullu lehendakariak. Gaineratu duenez, balizko erreforma horrek nahikotasun finantzarioa luke helburu, oinarrizko gizarte zerbitzuak mantentzeko eta hazkunde ekonomikoa sustatzeko. Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiak tentuz hartu dute balizko zerga erreforma. Guzti honen inguruan berba egin dugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170306-hizpidea-josebabarandiaran.mp3 […]

Gaurkoan zoru klausulak izan ditu hizpide Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Zoru klausulak Gutxieneko irabaziak bermatu eta interesen jaitsiera eragozteko, bankuek 2009tik hipoteka kontratuetan jarri izan dituzten klausulak dira. Etxeak finantzatzeko maileguak kalkulatzeko Euribor indizeak finkatzen dituen interes tasei izkina egin, eta kopuru finkoak ipini izan dituzte bankuek behetik, galerei atea ixteko. […]

Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.  Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]

Petrolio upelaren prezioak gora egin zuen aurreko astean,  asteazken iluntzean ekoizpena pixka bat murrizteko  Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak lortutako akordioaren ondorioz. Asteazkenean %6 garestitu zen, eta ostegunean arratsaldean beste %3 dolarreko kotizazioa gainditu arte, akordio guztia hauek zein eragin izan dezaketen gurean aztertu ditugu Joseba Barandiaran  ekonomialariarekin. Azken urteetan egia […]

Bildutako dirua baino gehiago gastatu dute aurreko urteetan Madrilek eta Lisboak, eta Bruselak uste du Madrilek aurten ere bide beretik jarraituko duela, defizit helburua bete barik. Abisuaz gain, baina, bi herrialdeak zigortzeko prozedura ere ireki du Europako Batzordeak. Joseba Barandiaran ekonomialariak egoeraren azterketa egin digu. Espainiak, %5,1eko defizitarekin itxi zuen […]

Asko hitz egiten ari da ekainaren 13az geroztik Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeak zer ondorio ekonomiko ekarriko dien britainiarrei zein gainontzeko europarrei. Joseba Barandiaran ekonomialariak gogoeta interesgarri batzuk egin ditu gai honetaz gure mikrofonoetan. Haren ustean, ikuskizun dago zein izango diren ondorioak, baina zer pentsatua eman beharko lioke Europar Batasunari […]

Ekainaren 26an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango direla eta, oraingoan ekonomiak eta hauteskundeek elkarrengan zenbaterainoko eragina duten aztertu nahi izan dugu Joseba Barandiaranen laguntzaz. Haren ustean, ukaezina da eragina. Hauteskundeak datozelarik, zalantza giroa sortu ohi da eremu ekonomikoan eta horrek berez dakar ekonomiaren moteltzea eta geldotzea, etorkizun ezezagunak beldurra sorrarazten duelako. […]

Greenpeace erakundeak TTIP delako itunaren inguruan gertatu diren  filtrazioen berri eman duenez geroztik, hainbat albiste eta zurrumurru zabaldu dira bazterretan  gaiaren inguruan. Zer den egia eta zer gezurra jakin nahian, Joseba Barandiaran ekonomialariarengana jo dugu gaurko irratsaioan, bere bertsioa eman diezagun eta, bide batez, ozeanoaz bi aldeetako esportazioari ateak irekitzen […]