Fridays for Future mugimenduko gazteek protesta egingo dute ostiralean Bilbon. Greta Thunberg 16 urteko gazte suediarraren ereduari jarraikiz, mundu osoan hedatu da Ostiralak Etorkizunarentzat mugimendua, klima aldaketaren aurkako mugimendua. Ostiralean eguerdian ekintza egingo dute eta arratsalderako manifestazioa deitu dute.  Argi dute etorkizun hobea izateko orain borrokatu behar dutela, Klimaren berotzearen […]

Datorren astean EAEn klima aldaketaren astea ospatuko da, Martxoaren 1etik 10era. Aitzakia hori hartuta Ula Iruretagoiena arkitektoak Klima aldaketak hirigintzan duen garrantziaz hausnartu du. Otsaila hasieran Ibaizabalek Bilboko ohiko puntuetan gainezka egin du, uholde arriskuez hitz egin da.  Berriz ere uholdeen arriskuen mamua piztu da?Hirigintza ez da hiriak egitea, baizik […]

Duela zenbait urte bestelako iritzirik ere bazen arren, egungo egunean inork ez du zalantzan jartzen gure planetan klima aldaketa nabaria gertatzen ari denik. Batez besteko tenperatura igotzea edo bioaniztasuna galtzea klima aldaketaren adierazle orokorrak ditugu. Dena den, klima aldaketak ekar ditzakeen kalteak oso ezberdinak dira leku batetik bestera. Euskal Herriari dagokionez, itsas […]

Gaur abiatu ditugu Bilbo Hiriaren Irrati gosariak,  kafe Antzokitik zuzeneko saioa egin dugu. Gaurkoan Klima aldaketa izan dugu hizpide. Urteroko klimaren goi-bilera hasi zen astelehenean Bonnen, Alemanian, helburu nagusitzat 2015ean Parisen sinatutako akordioa martxan jartze izango da,  2018rako prest behar lukeen arau-liburua moduko batean jasota. Begi bistakoa dena ,klima aldaketa […]

Gaur abiatuko da COP22 goi bilera Marokon. Bertan Nazioa Batuen erakundeak egokitzen hasi beharko du klima Aldaketaren aurkako Parisko akordioa indarrean jarri ondorengo arkitektura juridikoa. Akordioa nola betaraziko duten adostu beharko dute. Parisen 175 herrialdek sinatu zuten eta orain 72 herrialdek berretsi dute. Akordioaren helburua munduaren berotzea gutxitzea. Iñaki Barcena […]

Gaur hasi da Klima aldaketari buruzko goi bilera Parisen. Egoera berezia da, Parisko erasoak gertatu ondoren, Frantziako agintariek larrialdi egoera hiru hilabetez luzatzea erabaki dutelako. Horri gehitu azken asteotan sakondu egin duten egoera, gerra egoera Sirian kasu honetan. Iñaki Barcenak hau guztia eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151130solasinakibarzena.mp3 Deskargatu hemem

Hilaren 30ean hasi eta abenduaren 12an bukatuko da Parisen Aldaketa klimatikoari buruzko goi bilera. Bertan, munduko ia 180 herrialderen ordezkariak egongo dira, eta tartean hainbat kontraesan. Jokoan, hasteko Lurraren etorkizuna. Iratxe Arriola baikor agertu da bileraren emaitzen inguruan, ahaztu gabe guk, pertsonalki, gai honetan egin ahal duguna. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151125hizpideairatxearriola.mp3  Deskargatu hemen