Asier Gastón komiki egile eta diseinatzaileak Beti Berdin izeneko komikia argitaratu du. Komikia eskuragarri dago Euskaraen etxean. Pandemia garaian garatutako egitasmoa da Beti Berdin. Beti erdin komikoa izen bereko tabernan garatzen den istoriak batzen ditu. Taberna Irizar herrian dago, “euskal kostaldeko zehaztu gabeko lekuren batean dago”. Ostatutik ohiko bezeroak igaroko […]

Basolatik berri onik ez komikia aurkeztu berri dute, esku tartean dugula Joseba Larratxerekin berba egin dugu.  ‘Xabiroi’ aldizkarian atalka emandako komikia liburu batean bildu dute Asisko Urmenetak eta  Joseba Larratxek. Mundu fantastiko batean bildu dituzte Orbaitzetako ola eta bertako XVII. mendeko biztanleak. Erdi aro fantastiko bat agertzen zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/201110_piper_BalsolatikBerriOnikEZ.mp3 Deskargatu […]

Asisko Urmenetak bere azken liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Sugarren Mende eleberri edo saiakera grafikoan, Euskal Herrian egondako sorginen ehiza ekarri du gogora. “1525etik 1616ra bitarte sorgin-ehiza andana egin zuten Nafarroako mendialdeko bailaretan, Erronkaritik Sakanaraino. Eta, Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago, Lapurdi guztira ere hedatu zen jazarpena. Mitoak baztertu […]

Komikigintzan jardungo dugu gaurko saioan. Aurreko astean ospatu zen Angulemen komiki azoka, Frantziako komiki azoka garrantzitsuan euskaldun asko ikusi genituen. 47. edizioa da. Euskal irudigile eta komikilari asko bertaratu ziren.  Erresistentziaren Museoaren ikusi ditugu  Marko eta Iñaki Holgado. Les Compagnons de la Liberation liburuan Jean Moulini eskainitako liburukiaren marrazkiak egiten […]

Gaurko saioan Buyan komikia izan dugu mintzagai, Martin Etxeberria batu zaigu saioan. Udazkenean argitaratu zuten euskaraz eta orain Frantses eta ingelesez argitaratuko da nobela grafikoa. BUYAN  “Heriotzaren Uhartea” historia eta kondaira mitikoak uztartzen dituen istorio zirraragarria da, gazte zein helduentzat aproposa. XIII mende hasierako Errusian kokatua, mongoliarren Urrezko Ordaren eta […]

“Joana Maiz” Yurre Ugarte eta Joseba Larretxek sortutako komikiaren protagonista dugu, berak uko egiten dio Euskal Historia kanonikoaz diharduen pelikula bat filmatzeari, etxetik kaleratzeko arriskuan dagoen amona bat jarriko du protagonista, erresistentzia da hartzen duen jarrera. Gaurkoa Yurre eta Joseba batu zaizkigu irratira. Erresistentzian bizi izateari buruzko gogoeta Dakar nobela […]

Santi Brouarden bizitza ardatz duen komikia aurkeztu dute  Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larrea marrazkilariak: ‘Antzara eguna’. Politikariaren alderik intimo eta pertsonalena erakusten du lanak. Sati Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak bilduz, bere ekinbide publikoa eta bizitza pribatua josiz. Lan berezia dela azpimarratu dute izan ere izen abizenez eta marrazkiz […]

Ikastolen Elkarteak 2005ean jarri zuen martxan Xabiroi aldizkaria, eta ordutik 52 zenbaki kaleratu dituzte. Aste honetan komiki berria aurkeztu dute, Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren ‘Amets alokatuak’ albuma plazaratu dute .Elkarrekin eginiko laugarren komikia dute bi sortzaileek. Harkaitz Cano izan dugu gaurkoan bide lagun.Istorioa Xabiroi aldizkarian argitaratu zen atalka ,2015eko […]