Zisjordaniak mende erdi bat darama okupatuta, lurraldearen %60 bereganatua du jada Israelek. 1948ko maiatzaren 21ean  Israelgo Estatua sortu eta biharamunean  milaka palestinarrek etxea utzi behar izan zuten. Data hau gogora ekarri dugu Jon k. Billelabeitia historialariarekin.  1993ko Osloko Bake Akordioak inflexio puntua izan zen.Bi estatuen irtenbidea ezerezean utzi du kolonizazio […]

Erroa argitaletxeak Herrien mintzoa bildumaren barruko liburu berria aurkeztu du Durangoko Azokan: Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak. Ahotsenean egindako aurkezpenean, Xabier Monasterio editoreak azaldu duenez, hamasei emakumezko idazle palestinarrek idatzitako beste hainbeste ipuin biltzen dira Qissat-en. “Horietatik 7tan esan dezakegu herri horrek bizi duen gatazka oso agerian islatzen dela, baina beste […]

“Borroka nazionala uzteko gogoa daukagu, politika nazionala egiteko” dio CUPeko Antonio Baños parlamentari katalanak aste honetako Argiaren azalean, berari egin baitiote elkarrizketa nagusia, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez. Panoraman beste bi artikulu ditugu: “Beirut Parisen: Zibilizazioen Gerra garaile” eta “D ereduaren epika“, Nafarroan irakaskuntza euskalduna ezartzeko borrokaz. Aste honetako Argian […]