Iragan larunbatean, maiatzaren 30ean, Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztu zuen Kafe Antzokian. Liburuaren inguruan eta itzulpenaren inguruan mintzatu ginen, baita kolonialismoaz, migrazio krisiaz eta hipokrisiaz, Irlandaz eta beste hainbat kontuz ere. Hendaiar idazleak azaldu zigun itzulpena zergatik bultzatu duen eta zergatik […]
Eguna: 2026-06-01
Ixo Teatrok Harea ikuskizuna eskainiko du asteburuan. Pabellón 6 aretoan izango da ikusgai ekainaren 4tik 7ra bitartean, egunero 19:30ean, igandean izan ezik, 19:00etan. Bi gazteren istorioa kontatzen du lanak: hegazkin-istripu baten ondoren uharte bakarti batean harrapatuta geratuko dira, maleta bat eta zuhaitz bat baino ez dituztela lagun. Hitzik gabe, gorputzaren […]
Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, desobedientzia ekintza gisa, Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek baxoko (batxilergo amaierako) matematikako azterketa euskaraz egitea erabaki dutela ageri da, Frantziako Hezkuntza Ministerioak aukera hori ukatu ostean. Ikasleek salatzen dute ez zaiela bermatzen ikasi duten hizkuntzan ebaluatuak izateko eskubidea, […]
