2016an, Born to Run liburuan, Bruce Springsteen-ek zera idatzi zuen: “Nire kantuak gehienbat autobiografikoak dira. Gauzek norberari zerbait esan behar diote, entzuleentzat ere esanahia izango badute”. 2022rako 340 kantu inguru idatzita zituen The Boss-ek. Bere aitak irlandar sustraiak zituen; amak, berriz, italiarrak. Amak izan zuen eraginik handiena semearengan. Bruceren kantuen […]

Joan den astean Augie Meyers soinu jotzaile texastarrari buruzko Soinugela oso bat egin genuen. Aste honetan, bada, hil berri diren beste musikari batzuk ekarri ditugu gogora. Country Joe McDonald martxoaren 7an zendu zen Kalifornian, 84 urte zituela. The Fish (The Fuck) taldearekin arrakastatsua bihurtu zen McDonald, rock psikodelikoa eginez. Willie […]

Azken hilabeteotan maite ditugun sortzaile batzuen grabazioak ekarri ditugu Soinugelara. Gaur, Maliko Kel Tamasheq nazioko musikariekin hasi gara. Tinariwen taldea 1979an sortu zen, eta gaur egun errefuxiatu moduan bizi dira Algeriako lurretan. Hoggar du izena euren azken grabazioak eta, bertatik, hiru kantu entzun ditugu. Jarraian, The Long Ryders taldeari erreparatu […]

Ehun zuntz begetala da kotoia, kotoi landarearen hazia inguratzen duena. Jatorriz eskualde tropikal eta subtropikaletakoa. Amerikan, Afrikan eta Indian badira espezie autoktonoak. Kotoi hitza arabieratik dator, “al-qutn” hitzetik. Gaur egun, munduan ekoizten den zuntz naturalik garrantzitsuena XIX. mendean hasi zen industrializazio prozesuarekin nabarmentzen. XVIII. mendean Ingalaterran, makina berriekin (batez ere […]

Gaur Roge Blasco kazetari bilbotarra ekarri dugu Soinugelara, berarekin musikaz, kazetaritzaz, bidaiez eta mila gauza gehiagotaz berba egiteko. Musikaria ere izan zen eta Getxon, bere orduko bizilekuan, Lavabos Iturriaga taldea sortu zuen. Garai hartan Muskaria aldizkari mitikoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Euskal Herrian herri musikari buruz egindako lehendabiziko fanzinea izan […]

Lehengo astean egin genuen moduan, oraingoan ere Bob Dylan-en abestiak musikari beltzaren galbahetik pasatzen jarraitu dugu. Dylanen abestiak mila aldiz agertu dira bertsioetan eta, askotan, blues, jazz, soul, gospel eta reggae esparruetan, musikari afroamerikar askok mirestu dute Dylanen lana. Horregatik, eta adibide ugari daudelako, erabaki dugu gai honetaz bigarren saioa […]

Bob Dylan kantari-kantuegile aparta izan da azken 66 urteotan. Berak eraikitako kantutegia munduan zehar zabaldu da eta bere abestiak musika estilo anitzetan grabatu izan dira. Munduko hizkuntza askotara ere itzuliak izan dira kantuok eta horregatik, Soinugela hau eta baita hurrengoa ere, askotariko joeretako kantari afroamerikarrek Dylanen abestiekin egindakoak entzungo ditugu: […]