Orain dela zortzi urte, Jonan Ordorikak antolatuta, Lou Reed, mila esker kantu bilduma argitaratu zen, New Yorkeko musikariaren hamaika kantu euskaratuta eta hainbat euskal musikari eta abeslarik moldatuta, Fernando Saunders eta Paco Locoren partehartze ezinbestekoarekin. Geroago, bonus track pare bat etorri dira, azkenekoa aste honetan merkaturatua. Gaurkoan, azkeneko hauek gehi […]

1964ko otsailean, The Beatles AEBetako Ed Sullivan-en telebista saioan agertu ziren. Apirilerako, pop musikaren zerrendetan goiengo bost tokiak euren kantuenak ziren. Martxoan, Defentsa Idazkari Robert McNamarak, Vietnamen gerra orokorrerako prest zeudela adierazi zuen. Maiatzean gerraren kontrako manifestazioak hasi ziren AEBetan. Ekainean, Nick Pearls, Phil Spiro eta Dick Waterman-ek, VW Beetle […]

1969ko urtarrilaren 3an The Beatles Twickenham film estudioetan dabiltza kantuak ekoizten, euren azkenengo grabazioa izango zenerako. Peter Jackson-en dokumentalean Lennon galdetzen ikusten dugu: “Hau Harrisong bat ote da?”, Georgek aurkeztu duen All Things Must Pass abestia entzundakoan. Jarraian, McCartney eta Lennon, mespretxuz, beste kantu bat armonizatzen hasten dira. Horrela izan […]

Donostia Kulturak Joseba Tapiari 2022ko Adarra Saria emango dio. Musikari lasartearraren “ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana […]

Lincoln Wayne Chips Moman Georgiako La Grange herrian jaio zen 1937an eta bertan ere hil zen 2016an. Gaztetxoa zela eskolatik ihes egin eta Memphisera jo zuen. Bertan, rockabilly talde pare batean jo zuen, baina laster Stax diskoetxean ekoizle, kantu egile eta soinu ingeniari bilakatu zen. Ipar Ameriketako herri musiketan (rock, […]