Aste honetan ere Joe Gibbs ekoizle jamaikarraren 1978-79 grabazioekin hasi gara Soinugelan. The Professionals, Gibbs-ek sortu zuen estudioko grabazioetarako. Talde ikaragarri ona dugu, “Irie Reggae Hits” berreskuratu duen CD bikoitz batean Doctor Bird diskoetxeak kaleratu duena. Errol Thompson teknikariak lortu zuen soinu ezin ederragoa, boss reggae eremukoa. Kantariek, Jamaikan ziren […]
Pedro Elias Igartua
Soinugelaren aurreko saioan Joe Gibbs (benetako izena Joel Gibson zuen) izan genuen hizpide, 60ko hamarkadako jamaikar ekoizlerik garrantzitsuenetakoa, rocksteady-aren eta reggae goiztiarraren hainbat lagin esanguratsu eman zizkiguna. Gaurkoan, 70eko urteetako “boss reggae” garaiko abestiekin ibili gara. Gibbsek ez zekien musika tresnarik jotzen, baina bazuen trebezia handia musikari eta teknikaririk onenek […]
Joe Gibbs jamaikar ekoizlearen soinu-ibilbidea jorratuko dugu egunotan. 1942an jaioa, 1967an hasi zen, rocksteady garaian, elektronika ikasketak eginda eta teknikari oso ona izanik. 1969tik aurrera, reggae garaian, oihartzun handiagoa lortu zuen The Inspirations taldearekin. Entzun ditugu: Hold Them (Roy Shirley, 1967). Long Shot (The Pioneers, 1967), Give me a Little […]
Orain dela bi aste saio oso bat egion genuen Bob Dylan-en Time Out of Mind LParen kantu guztietan. Aurten 25. urteurrena bete da, 1997an argitaratu zenetik. Hiru outtake aukeratu ditugu (disko baterako grabatzen diren abestiak baina azkenean diskotik at geratzen direnak) gaur entzuteko, gehi beste kantari pare baten bertsioak: Red […]
David Lindley musikari kaliforniarra, martxoaren 3an zendu zen, 78 urte zituela. 1944an Los Angeleseko San Marino auzoan jaioa, etxean txikitatik hainbat hari-instrumentu ikasi zituen. 60ko hamarkadaren bukaeran kaleidoscope talde sikodelikoaren ezinbesteko partaidea izanik, Ingalaterrara joan zen gero eta munduko beste hainbat tradizio ikasi zituen. Kaliforniara bueltatu eta Jackson Browne eta […]
1995eko abuztuaren 9an Jerry García, Grateful Dead taldearen burua eta Bob Dylanen lagun handia, zendu zen. Nonbait, gertakari hartatik abiatu zen Dylan, aspaldiko bere lanik distiratsuena izango zena konposatzeko. 1996ko neguan Minnessottako bere baserrira erretiratu zen eta han, elur artean, testu batzuk idatzi zituen. Daniel Lanoiz produktorearei erakutsi zizkion eta […]
Mojo Ingalaterrako gure rock aldizkaririk gustukoenaren arabera iragan urtean urrezkoak izan diren kantu batzuk eskaini dizkizuegu gaur: She Still Heads Me On (Suede), No Gold Teeth (Danger Mouse + Black Tought), Diarabi (Vieux Farka Touré + Khruangbin), Try Love (Horace Andy), A Lifetime to Find (Wilco), The Weight (Mavis Staples […]
Pasa den astean, otsailaren 8an, Burt Bacharach musika egile handia zendu zen Los Angelesen, 94 urte zituela. Bacharach herri musikaren egile handienetakoa izan da. Ehunka abesti egin zituen, askotan Hal David letragilearekin. Jazz musikatik etorri zen eta piano jole, orkestra zuzendari eta ekoizle aritu zen, besteak beste. Entzun ditugu bere […]
Bill Callahan (Maryland, 1966) Smog goitizenekoa, lo-fi eremuko sortzailea izan zen 90eko hamarkadan. Oinarrizko egitura errepikatzailea dute bere kantuek, non Callahanen ahots baritonoak ironiaz betetako hitzak abesten dituen, umore beltzaz eta ibilkera espritualaz ere barne. Reality ispiluaren aurrean ikusita dago idatzita azalean, YTILAER, bere 8. lana da. Entzun ditugu First […]
Arnold Layne kantua dugu gaurko abiapuntua, Pink Floyd taldeak grabatutako lehendabiziko abestia izan zen, 1967an single moduan argitaratua. Garai hartan taldearen burua Syd Barrett zen, eta kantu hau sikodeliaren esparrukoa izan zen. Kantuan, Arnold-ek emakumezkoen barruko arropak ohostu ohi dituen trabestia da, eta atxilotu egiten dute, ez lapurretan aritzeagatik, trabestia […]
