Bilduma ezin ederragoa ekarri digu Ingalaterrako Trojan diskoetxeak. Lovers Rock izenpean, 60 kantu batu dituzte, reggae erromantikoaren soinutik souleroenekin. “Amoranteen rocka” izen tranpatia dugu, ez baitakar rock musikarik. Ingalaterran sortutako reggae mota hau, Jamaikatik ekarritakoa, Londonen bizi ziren jamaikarrek egin zuten eta haietako asko andrazkoak ziren, reggae musika feminizatu zuten. […]

Lamont Dozier, Detroiteko kantu egilea, pasa den abuztuaren 8an hil zen, 81 urte zituela. Holland anaiekin batera kanta sorta ederra egin zuen 60ko hamarkadan Motown diskoetxerako. Ez zekien musika irakurtzen ezta idazten ere, baina soul musikaren doinurik onenetakoak egin zituen. Entzun ditugun kanta hunkigarri batzuk: Baby Love (The Supremes, 1964), […]

Saio honetan ere, azkeneko hilabeteotan joan zaizkigun maisu zenbaitekin jarraituko dugu. Lehenengoa William Poogie Hart izan behar da. Iragan  uztailaren 14an hil zen, Philadelphian, ebakuntza baten ondorioz. Willie Hartek ikaragarrizko falsetto-a egiten zuen ahotsarekin, eta hiri bereko The Delfonics hirukotearen abeslari nagusia izan zen.  Kantu ahaztezin bi entzun ditugu, biak […]

Gaur 2022/23 ikasturte berriaren lehenengo Soinugela azkeneko hilabeteotan hil diren musikarien lanekin hasi gara. Lehenengoa ez da musikaria, ordea, politikaria baizik. UKko erreginari Sex Pistols taldeak 1977an God Save the Queen kantu ironikoa eskaini zion, eta gu abesti hura entzuten abiatu gara. Iragan maiatzaren 17an, 1943an Tesalonikan jaiotako Evángelos Odysséas […]

Detroiteko Jack Whitek gaur Nashvillen bizi den musikariak, disko berria kaleratu du, Fear of the Dawn izenpean. Disko honetatik kantu batzuk entzun ditugu, Whitek arinago bertsioneatu dituen aintzinako abesti batzuekin tartekatuta. Entzun ditugu: Taking Me Back (Jack White), Death Letter Blues (Son House), Fear of the Dawn (Jack White), Jesus […]

Tunisiako Houdeida Hefdi perkusio jolearen lehenengo grabazioa, Fleuves de l’Âme (Arimaren ibaiak), aurtengo musika berriaren misteriotsuenetakoa dugu. Jalal Nader bouzouki jolea, Radhi Chnaouali bibolinak eta Suediako Olaf Dreijer, musika elektronikoaren aztia izan dira Houdeidaren laguntzaileak zeharkaldi honetan. Entzun ditugunak: Appel du Danube, Echos de Medjerda eta Souffles du Nil. Boss […]