Saio honetan ere, azkeneko hilabeteotan joan zaizkigun maisu zenbaitekin jarraituko dugu. Lehenengoa William Poogie Hart izan behar da. Iragan uztailaren 14an hil zen, Philadelphian, ebakuntza baten ondorioz. Willie Hartek ikaragarrizko falsetto-a egiten zuen ahotsarekin, eta hiri bereko The Delfonics hirukotearen abeslari nagusia izan zen. Kantu ahaztezin bi entzun ditugu, biak […]
Pedro Elias Igartua
Gaur 2022/23 ikasturte berriaren lehenengo Soinugela azkeneko hilabeteotan hil diren musikarien lanekin hasi gara. Lehenengoa ez da musikaria, ordea, politikaria baizik. UKko erreginari Sex Pistols taldeak 1977an God Save the Queen kantu ironikoa eskaini zion, eta gu abesti hura entzuten abiatu gara. Iragan maiatzaren 17an, 1943an Tesalonikan jaiotako Evángelos Odysséas […]
Detroiteko Jack Whitek gaur Nashvillen bizi den musikariak, disko berria kaleratu du, Fear of the Dawn izenpean. Disko honetatik kantu batzuk entzun ditugu, Whitek arinago bertsioneatu dituen aintzinako abesti batzuekin tartekatuta. Entzun ditugu: Taking Me Back (Jack White), Death Letter Blues (Son House), Fear of the Dawn (Jack White), Jesus […]
Tunisiako Houdeida Hefdi perkusio jolearen lehenengo grabazioa, Fleuves de l’Âme (Arimaren ibaiak), aurtengo musika berriaren misteriotsuenetakoa dugu. Jalal Nader bouzouki jolea, Radhi Chnaouali bibolinak eta Suediako Olaf Dreijer, musika elektronikoaren aztia izan dira Houdeidaren laguntzaileak zeharkaldi honetan. Entzun ditugunak: Appel du Danube, Echos de Medjerda eta Souffles du Nil. Boss […]
Ingalaterran zein AEBetan, 70eko hamarkadan, glam rock (glamour hitzetik eratorrita) izeneko esparru zabala izan genuen. Ezaugarri ezberdinak zituen eta rockarekin lotutako talde asko sartu ziren bertan. Laster punk rocka etorriko zen baina, bitartean, protopunk talde eta kantu ederrak sortu ziren. Aukera bat entzun dugu: This Town Ain’t Big Enough for […]
Orain dela zortzi urte, Jonan Ordorikak antolatuta, Lou Reed, mila esker kantu bilduma argitaratu zen, New Yorkeko musikariaren hamaika kantu euskaratuta eta hainbat euskal musikari eta abeslarik moldatuta, Fernando Saunders eta Paco Locoren partehartze ezinbestekoarekin. Geroago, bonus track pare bat etorri dira, azkenekoa aste honetan merkaturatua. Gaurkoan, azkeneko hauek gehi […]
Urtarrilaren 30ean hil zen Norma Waterson, 81 urte zituela, Ingalaterrako iparraldeko Hull hirian jaio zen eta fok kantari ezinbestekoa izan da. Ingalaterrako sustraiekin batera, bere amamak irlandarrak eta ijitoak ziren, eta beraiek zaindu zituzten Norma, Lal eta Mike neba-arrebekin batera. Hirurek sortu zuten The Watersons taldea. Gero, askotan Martin Carty […]
1964ko otsailean, The Beatles AEBetako Ed Sullivan-en telebista saioan agertu ziren. Apirilerako, pop musikaren zerrendetan goiengo bost tokiak euren kantuenak ziren. Martxoan, Defentsa Idazkari Robert McNamarak, Vietnamen gerra orokorrerako prest zeudela adierazi zuen. Maiatzean gerraren kontrako manifestazioak hasi ziren AEBetan. Ekainean, Nick Pearls, Phil Spiro eta Dick Waterman-ek, VW Beetle […]
Gaurko saioan azken hileotan zendu diren hainbat musikariren lana goraipatu nahi izan dugu. Gary Brooker, Procol Harum taldearen abeslaria, teklatu jolea eta kantuegilea (Keith Reidekin batera, hark hitzak idazten zituela) pasa den otsailaren 22an hil zen, 76 urte zituela. 1967an zinezko urrezko kantu bat grabatu zuen Ingalaterrako talde hark: A […]
Martxoaren 25ean zendu zen Taylor Hawkins, Foo Fighters taldearen bateria jolea, Kolonbiako Bogota hiriburuan. Dave Grohl-ek, Nirvana taldearen kide ohiak sortu zuen Foo Fighters, eta 3. diskorako, 1997an, Taylor Hawkins sartu zuen taldean. Bateria jole eta, zenbaitetan, kantari ere aritu da hil arte, taldekide ezinbestekoa bihurtuta. Entzun dizkiogunak: Cold Day […]
