Gaurko urrezko kantua Ruper Ordorikak grabatutako Martin Larralde izan dugu. Hitzak Joseba Sarrionandiaren olerki batekoak dira, Bordaxuri edo Galerianoaren kantuan oinarritutakoa. Guk berton, Kafe Antzokian, duela 13 urte zuzenean grabatutako bertsioa jarri dugu. Martins 4 grabazioa Glasgoweko Royal Concert Hall-en grabatu zen zuzenean. Martin Carthy, Martin Taylor, Martin Simpson eta […]

The Delfonics taldeak grabatutako urrezko kantu bat entzun dugu gaurko saioa hasteko. 60ko hamarkadaren bukaeran soul era propioa garatu zen Filadelfian. Horren baitan, 1968an Thom Bell eta Wilbert Hart-ek idatzitako La-La (Means I Love You) oso arrakasta handia lortu zuen. Kantu horren beste hiru bertsio entzun ditugu ondoren: Jamaikan urte […]

Noizean behin, gai bat hartu eta haren gaineko musika aukera aurkezten dizuegu, Bob Dylanek aspaldi egindako Theme Time saio tematikoen ideia hartuta. Gaurko saioan zubiei buruzko kantuak aukeratu ditugu. Zubiak bi aldeen arteko loturak dira, askotan batasunaren metafora ere bai. Ibaia (Ruper Ordorika), Misty Morning, Albert Bridge (The Pogues), Building […]

Aritmetika arazoak aukeratu dugu gaurko urrezko kantutzat. Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek idatzitakoa, Tapiaren laukoteak Azkaraten zuzenean grabatutako bertsioa entzun dugu. Paul Brady irlandarra izan dugu jarraian gonbidatu. 2001ean Dublinen zuzenean grabatutako I Want You to Want Me.kanta handia entzun dugu, baita Van Morrisonekin batera egindako Irish Heartbeat ere. Jamaikatik […]

Batzuetan kantuek denbora gutxian lortzen dute urrezko domina. Berri Txarrak-ekoek grabazioz grabazio hobekuntza eta beti aurrera. Infrasoinuak pasa den udazkenean kaleratu zuten baina gaurko urrezko kantua bertatik atera dugu. Spoiler izeneko abestia. Gero Katedral bat ere entzun dugu. Bide horretatik, Gorka Urbizu tartean dabilen Peiremans ekarri eta taldearen hiru kantu […]

Eskorbutoren Maldito país kantuarekin hasi garen arren, gaurko urrezko kanta Kaliforniako The Runaways taldeak egindakoa dugu. 1976an kaleratu zuten euren lehendabiziko grabazioa. The Runaways, Kim Fowley-ek sortua, neskatilek sortutako lehenengo rock taldea izan zen. Cherry Bomb izeneko abestia taldearen lehenengo singlea izan zen. Blackmail B aldean zetorren kanta, baita Lou […]