Tom Pettyren heriotzaren berri izan dugun egunean, saioa abiatzeko bere kantu bat jarri dugu, Refugee izenekoa, bere The Heartbreakers taldearekin egina. Laster egingo digu behar bezalako omenaldia, saio baten bidez, baina gaurko prestatuta ekarri dugunarekin hasi gara. The Zombies St Albans inguruan, Hertfordshire-n sortu ziren 1961ean. Boskotea 16 urteko mutilek […]
Pedro Elias Igartua
Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an […]
Udako atsedenalditik bueltatuta, gaurko urrezko kantua Fiachras taldearen Traizio Tradizio izan da. Bide beretik, Bonberenea ekintzak zigilurako eginiko beste grabaketa batzuk entzun ditugu: Donostiako 25th Coming Five taldearen Still pissing, Tolosako Glaukoma rap-reggae taldearen Emaiok, Zarautz-Zumarragako talde instrumentala, Sofa taldearen hiru kanta (Agorregi, Into The Fire, Tope Zatopek), Zea Mays […]
Orchestra Baobab aurten berriro grabaketa berria kaleratu dute, Tribute to Ndiouga Dieng. Afrikako rumbaren txapeldunak dira 1970ean sortu zirenetik. Senegaleko talde honek iragan azaroan hil zen Ndiouga Dieng taldekide zenari gorazarre egin dio 10 kantuko sorta honetan. Guk gaur entzun ditugunak: Foulo, Magnokouto, Sey, eta Caravana. Dr. John musikari ospetsuari […]
Ez da egia Balerdi Balerdikoek fan fanatiko bakarra dutenik. Gutxienez bi gara, eta Soinugelan hasieratik nafarrak ezin gustukoago izan ditugu. Horregatik poztu gara hainbeste euren lan berriarekin. Diskoak Galtzen ikasteko metodoa du izena eta, noski, Gor diskoetxeak argitaratu du. Gainera, bertan gure kuttun bat, Berako Petti, taldean sartu da lan […]
Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. […]
Gaurko Soinugelan Josu Larrinagarekin egin dugu berba, iragan udagoienean argitaratu zuen Euskal musika kosmikoak liburuaren inguruan. Soziologia doktoretzarako berak egindako tesian oinarrituta dago liburua. Euskal musika kosmikoen historia soziala taxutzeko nolabaiteko argitasuna eman diezaguke Euskal Herrian iragan mendeko 60ko hamarkadatik oraintsu arte gertatu diren zenbait prozesuren inguruan. Musika popularrak gure […]
Fats Domino eta Little Richard-en baimenarekin (eurek New Orleansen grabatu zuten), esan daiteke Rock’n’Rolla Memphis hirian asmatu zutela, 50eko hamarkadan, Sun estudioetan (Elvis, Howlin’ Wolf, Ike Turner, Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta enparauak). Hogei urte geroago Memphiseko talde batek, Big Star izenekoak, Rock ‘n’ rolla deseraiki zuen. Gaurko urrezko […]
Iragan larunbatean zendu zen Gregg Allman handia aipatzen hasi gara gaurkoan, The Allman Brothers Band taldeko abeslari, gitarra jotzaile eta konposatzailea. Bere anaia Duanerekin sortu zuen taldea, eta Duane 1971n hil ondoren, berak hartu zuen taldearen gidaritza. 1973an Brothers and Sisters diskoa kaleratu zuten, taldearen ospetsuena. Bertatik, eta gaurko urrezko […]
Gaurko urrezko kantua Meat Loaf-en Bat Out of Hell izan da. New Yorken 2000n zuzenean grabatutako bertsioa entzun dugu. Ondoren, Artists Project Earth elkarteak orain dela lau urte kaleratu zuen Rhythms del Mundo: Africa ezagutu dugu, rock kantuak afrikar musikariekin berriz grabatuta. Doinu hauek entzun ditugu: Viva la Vida (Coldplay), Not […]
