Hasieran “loreak herri kantuetan” gaia jorratzea pentsatu nuen, baina, prestatzen nenbilela, abestietan gehien aipatzen diren loreak arrosak zirela konturatu nintzen. Kantari-kantugile askok aukeratutakoa da, amodioa zein desamodioa adierazteko. Hauxe da gure gaurko aukera: Arrosarik ederrena (Dominika Etxart) Rose of Allendale (Nick Jones, 1981) Poisoned Rose (Elvis Costello, 1986) Sally Go […]
Pedro Elias Igartua
Bobbie Gentryk. 1967an arrakasta itzela izan zuen Ode to Billie Joe abestiarekin. Istorio gotikoa dugu gure gaurko urrezko kantua, country eremukoa jatorriz, baina pop munduan ere ibilbidea izan zuena. Gentry 70eko hamarkada bukaeran erretiratu zen, baina oraindik ditugu gogoan berak egindako abesti zoragarriak. Beste lau kanta entzun ditugu: Fancy, Louisiana […]
1970eko ekainean Ingalaterrako rock eszenan skiffle iturrietatik edaten zuen talde berri bat sortu zen, Mungo Jerry izenekoa. Ray Dorset zen taldearen burua eta berak idatzitako In the Summertime abestia izan da gure gaurko urrezko kantua. Gero, Mungo Jerryren beste kanta arrakastatsu batzuk ere entzun ditugu: Baby Jump, Lady Rose, Have […]
Gure gaurko urrezko kantua Bobby Womack-en Across 110th Street izan da. Izan ere, izen bera zuen fim baterako egindakoak ere, blacksploitation eremukoak. Hotel California, The Eagles-en kanturik ezagunena da. 1990ean Gipsy Kings-ek bertsio ederra egin zuen, Cohen anaien The Big Lebowski filmerako. Guk gaur bertsio hau entzun dugu, baita beste […]
1962an Arthur Alexander kantariak You Better Move On grabatu zuen Alabamako Muscle Shoals-en, musika eszena zabalduz. Alexeanderrek country ñabardura zuen soul musika egiten zuen eta kantari beltz heterodoxoenetakoa izan zen. Jarraian berak ere egin zuen Anna (Go to Him) entzun dugu. Alexanderrek egindako abestiak Elvis, Dylan, Cooder eta abarrek hartu […]
Gaurko urrezko kantua Redbone taldearen eskutik dator. Pat eta Loly Vegas anaiek Kalifornian sortu zuten taldea 1964an Jimi Hendrixek bultzatuta. Redbone cajun-en hizkeran arraza ezberdinetako arbasoak dituen pertsona da. Eurek Yaki Shoshone eta mexikarrak izan ziren. Aukeratu dugun kantua The Witch Queen of New Orleans izan da. Beste bi abesti […]
Gure gaurko urrezko kantua Ingalalaterrako Eddie and The Hot Rods-en eskutik dator. Get Across to You 1976an grabatu zuten. Pub rock eremuko talde zen. Punk-aren aurretik sortutako eta rhythm’n’blues-ean oinarrituta estilo arrakastatsua izan zen. Gero beste hiru kantu entzun ditugu, Eddie-ren lehenengo diskoan zirenak: Show me, The Kids Are Allright, […]
Gaur Juan Soroeta izan dugu gonbidatu. Bera nazioarteko zuzenbide irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako zein Leioako kanpusetan, baina guk musikazale amorratua delako ekarri dugu. Orain bost urte sortu zuen Club 44, etengabeko kultura elkartea, Donostian kontzertuak antolatzeko. Bazkideek hilero ordaintzen duten kuotarekin Altxerri aretoan 54 kontzertu antolatu dituzte orain […]
Astearen zazpi egunak askotan agertzen dira kantuetan. Eguna aipatzea abestian narrazioaren elementu garrantzitsua da maiz, zorioneko edo zoritxarreko zeozer berezia gertatu zitzaigulako, eta asteko zer egunetan gertatu zen aipatu ohi da abestietan. Egunik aipatuena igandea da, ondoren larunbata eta ostirala datoz aipamenen sailkapenean. Astelehena ere aipatzen da sarri eta asteartea, […]
70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako […]
