Igor Arzuaga laudioar kantari eta musikaria izan dugu gaur gonbidatu saio osoan. Solasean hasi baino arinago, gaurko urrezko kantua entzun dugu. Duela gutxi Txuma Murugarrenek, Pettik eta Rafa Ruedak grabatutako Sutan nago argitaratu genuen Bilbo Hiria irratian. Kantu hori Nick Caveren Baby, I’m on Fire abestiaren bertsioa da eta guk […]

Bizitzaren atal garrantzitsua dugu heriotza, azkenengoa, hain zuzen ere, eta milaka herri kantu daude gai horren inguruan. Guk gaurko Theme/Time  horren inguruko kantu sorta bat aukeratu dugu non heriotza edota hilak protagonista diren. Aproposa iruditu zaigu Alvaro Ortegaren Olimpo Rock marrazkia hau ilustratzeko, rock mundutik beste mundura joan ziren izarrez […]

Gaurko saioko gonbidatuaren kantu ospetsu bat aukeratu dugu urrezko kantu legez, baina horretarako Balerdi Balerdik egin zuen Nork daki abestiaren bertsioa entzun dugu. Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Wikipedian dioten moduan, folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Bragg-ek jorratutako ildo […]

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]