70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako […]
Pedro Elias Igartua
Gure gaurko urrezko kantua Tim Hardin singer-songwriter ahaztezinak grabatu zuen Reason to Believe izan da. 1966an egin zuen eta geroztik behin eta berriro abeslari askok grabatua izan da. Urte bereko If I Were a Carpenter eta Don’t Make Promises ere entzun ditugu. 44 urte igaro dira Bob Dylanek Blood on […]
Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu […]
Gaurko urrezko kantua Etta Jamesek 1967an grabatutako “Tell Mama” izan da, kantu paregabea. Chicagoko Chess disko etxean zegoen Etta James Alabamako Muscle Shoals-en estudiora bidali zuten eta, bertan, andre honek bere grabaziorik onena ekoitzi zuen. Aurretik, urte bat arinago, estudio berean abestiaren egile Clarence Carterrek egin zuen jatorrizko bertsioa, Tell […]
Ian Dury zenaren kantu bat izan da gure gaurko urrezko abestia, Sex, Drugs, and Rock’n’roll. Dury Punk eta New Wave garaiko artista berezia izan zen. Rock baita mucis hall iturrietatik edaten zuen eta. Beste kantu batzuek ere, bere The Blockheads taldearekin egindakoak, entzun ditugu: Sweet Gene Vincent, Wake up and […]
Aljeriako Rachid Taha kantaria iragan irailaren 18an hil zen Parisen. Lyonen hazi zen eta aljeriar musika zein rockean ezarri zituen sustraiak. Gaurko urrezko kantua berak moldatutako Rock El Cashbah izan da, The Clash taldearen abestiaren bertsio ederra. Gero Charles Trenet-en Douce France entzun dugu, baita Taharen bertsioa ere. Horrek 1986an […]
AEBetako herri musikaren bidegurutze nagusia Memphis da. Tennessee estatuan dago, Mississippi ibaiaren ertzean, eta bertan Beale Street famatua dago, blues eta rock’n’roll-aren sorlekua. Beltzentzako Memphis hiri nagusia zen, baina segregazioa nabaria zen bertan. Bertan hil zuten Martin Luther King. Sun estudioan Howlin’ Wolf, BB King, Ike Turner, Elvis, Johnny Cash, […]
Gaurko urrezko kantua Belfasteko David McWilliamsek 1967an grabatutako Days of Pearly Spencer izan da. Bide batez, McWilliamsek 1968an argitaratutako beste kantu bat entzun dugu ere: Three O’Clock Flamingo Street. Tejano talde eder bat dugu Los Texmaniacs, Texas eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetako kantuak egiten dituzte, ingelesez eta gaztelaniaz. Max […]
1966an Pink Floyd blues talde bat besterik ez zen (Pnk Anderson eta Eddie Floyd bluesman beltzengandik hartu zuten izena), baina Syd Barrett-ek bazituen beste ideia batzuk, eta 1967an hasi ziren psikodelia esparruan, UFO aretoan. Joe Boyd-ek ekoitzi zien Arnold Layne kantua, eta hori izan da gure gaurko urrezko kantua. Bide […]
Gaurko urrezko kantua Ingalaterratik dator. Portsmouth-eko Joe Jackson-ek orain 40 urte grabatutako Is She Really Going Out With Him izan da. New Wave izarretan dizdiratsuenetakoa izan da Jackson azken lau hamarkadotan. Post punk, reggae, jazz eta latin eraginak nabarmenak izan dira bere lanean. Bide batez, Jacksonen beste bi abesti entzunditugu: It’s […]
