Gaurko urrezko kantua Pepesito Reyes piano jole kubatarrak ekarri digu. El Manisero ospetsua entzun dugun bertsioan Estrella Morente abeslari granadarrak egin du ahotsaren lana. Gero Joseíto Fernandezen Guantanamera ere entzun du. Honetan Pepesitok descarga delako inprobisazioa egin du. Johnny Cash 2003an hil zen eta, orain, bere semeak Forever Words bilduma […]
Pedro Elias Igartua
The Black Crowes taldea 1990ean sortu zen. Euren eskutik ekarri dugu gaurko urrezko kantua, Hard to Handle. Kantu hau taldearen lehendabiziko grabazioan zegoen eta George Drakoulias-ek ekoitzi zuen. Stephen Stills eta Chris Hillman-ek 1971n Manassas zazpikotea sortu zuten, rock’n’roll, latin, blues, bluegrass eta abarreko eremuetatik hartu zituzten elikagaiak. Bi disko […]
Gaurko urrezko abestia Dylanen eskutik datorkigu, baina Buddy Millerren ahotsean. Ohioko Millerrek 2004an grabatu zuen With God on Our Side kantuaren bertsioa entzun dugu, kontraesanez betetako mundu hau aztertzen duena. Bi urterik behin Doctor Deseo taldeak lan ikaragarri bat oparitzen digu. Aurtengoa opari hirukoitza da: kantu berriak, liburu ederra eta […]
American Epic BBCrako Bernard MacMahon-ek eta Allison McGourty-k egin zuten dokumental sorta dugu. Iragan mendean 20ko hamarkadaren bukaeran, AEBetan jendeek lehenengo aldiz entzun zuten elkar, nork bere folklorea grabatzen eta arbelezko diskoetan argitaratzen hasi zirelarik. Bidaia honetan, musika eta kantu haiek grabatu ziren lekuetara joan ziren dokumentalistak, bizirik ziren artistekin […]
Kanadatik datorkigu gaurko urrezko kantua. The Guess Who taldea Randy Bachman-ek 1965ean Winnipeg-en sortu zuena. 1970ean American Woman kantua kaleratu zuten, baita izen bereko LPa ere. Kantu horrekin mundu osoan arrakasta izan zuten. Single haren B aldean zegoen No Sugar tonight: New Mother Nature abestia ere entzun ditugu. Don Inorrez […]
Gaurko Soinugelan Javier Corral, Jerry goitizeneko bilbotar kazetariarekin egon gara musikaz berba egiten. Muskaria aldizkarian hasi zen bere bidea eta, hortik aurrera, hiru hamarkada eta erdiz izan dugu gure musika eszenaren kronista, Bilboko Herri Irratian eta beste hainbat hedabidetan. Azkeneko urteotan, gainera, Izar & Star kontzertu sortaren antolatzaile ibili da […]
Quentin Tarantinoren Reservoir Dogs-en belarriko eszena ospetsuan entzun genezakeen abestia gaurko urrezko kantua dugu, Stuck in the Middle with you, Joe Egan eta Gerry Raffertyk osatu zuten Stealers Wheel bikotea grabatu zuten 1972an. Eurek egindako beste kantu bat ere entzun dugu, Star izenekoa hain zuzen. Uribe Kostako Guda Dantza taldeak […]
Gaurko urrezko doinua Dizzy gillespiek egin zuen ospetsuenetakoa dugu, A night in Tunisia, big band ereduan 1956an grabatu zuen bertsioa, hain zuzen ere. Gero beste doinu handi bat entzun dugu, Gillespiek Kubako Chano Pozorekin batera egin zuen Manteca izenekoa. Bilbon, duela urte batzuk Jamaikako Israel Vibration hirukoteak emanaldi ahaztezina eskaini […]
Soinugelan izan dugun urrezko grabaziorik zaharrena gaurkoa izan da. Texaseko Blind Lemon Jeffersonek 1927an grabatu zuen Hot Dogs bere gitarra eta oinaren perkusioaz. Kantaren bukaeran berak dio B aldean zegoen kantua Weary Dog Blues ere entzun behar dela eta guk, bere esanetara, hori egin dugu. Reggae pittin bat ere entzun […]
1977an The Who taldeko Pete Townshend eta Faces-eko Ronnie Lane elkarlan ikaragarrian aritu ziren, Rough Mix diskoa gauzatzeko. Gure gaurko urrezko kantua handik atera dugu, My Baby Gives It Away kantuan Charlie Watts-en laguntza izan zuten. Gero Rough Mix disko honetatik beste kantu batzuk ere entzun ditugu: Nowhere to Run, […]
