Pasa den igandean, erreportaje luze bezain mamitsua agertu zen Berria egunkarian Ate errotak (birakariak) aztertzen. Afera ezaguna da: politikari batzuk, momentu batean, politikatik eta instituzioen agintaritzatik enpresa pribatuetara pasatzen dira. Azterketa EAEn eta Nafarroa Garaian zentratu da eta Mikel Peruarena, erreportaje horren egileetako bat, izan dugu gurekin. Izen ezagun batzuk […]

Pasa den igandean hauteskundeak izan ziren Turkian, eta Erdogan presidentearen AKP alderdiak sekulako garaipena lortu zuen, ia ia gehiango osoa lortuz. Txente Recondok garaipen horrek zergatik eta zer suposa dezakeen aztertu ditu. Halaber, alderdi kurduek ateratako emaitza eskasa ere izan du hizpide Txentek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideatxenterekondo.mp3 Deskargatu hemen

Azkena Josu Jon Imazen kasua da, Repsol konpainiako botere exekutiboak bereganatu dituelako. Afera ez da berria espainiar estatuan (Felipe Gonzalez, Aznar, De Guindos…) ezta gurean ere: horra hor EAJk sektore energetikoan (Repsol, Iberdrola..) duen ordezkaritza. Iñaki Barcenak honetaz eta hauteskundeetan gai ekologikoek (frackinga, zaborrak, Garoña..) duten garrantziaz hitz egin du […]

Asier Garcia kazetariak Arabako zenbait kontu ekarri dizkigu gaurkoan.  Hasteko, Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiaren aurkako salaketa bat ikertzen ari da fiskaltza, alderdiaren hainbat egoitzatako obrak Prieto bera partaide zen enpresari ematea egotzita. Horrez gain, Maroto alkatea eta Gasteizko ikurra, Gora Gasteiz eguna, eta Agenda komentatu ditu Garciak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150415asiergarcia.mp3 […]