Udal gobernuak duela aste batzuk aurkeztu zituen datorren urterako aurrekontuak. Yolanda Jubetoren ustez, behin eta berriro errepikatzen da akats berbera: aurrekontuak egiten dira auzoen eta jendearen beharrak kontuan hartu gabe. Yolandaren ustez bi elementu horiek ezinbestekoak dira, eta aurrekontuek partehartzaileak izan behar dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen

Nafarroako gobernu berria datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen, gobernuan dauden lau alderdien akordioaren baitan. Kontuan eduki behar da UPNren gobernuak azken hiru urteetan 2012ko aurrekontuak luzatu dituela eta, horregatik, eguneratu beharraren eta gobernu aldaketaren ondorioz, aldaketa nabariak espero dira bertan. Berri horrekin hasi da gaur Euskalerria irratiko Mikel Bujanda […]

Eneko Barberena ezohiko gai batekin hasi da gaurkoan, Adur Larreak berriki aurkeztutako Gabriel Arestiri buruzko komiki liburuarekin hain zuzen ere. Gero, Enekok zein Danelek Parisko gertakariak komentatu dituzte: kezkatuta daude biak, besteak beste, Frantziak hartutako neurri gogorrengatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151120hizpideadanelesarriugarteenekobarberena.mp3 Deskargatu hemen

Izenburuak irakurri ondoren, egunero bezala, gai batu edo gehiagori sakontzea ekiten diogu “Hizpidea” magazinean. Gaur Ion Ansak Pariseko gertakariak hartu ditu hizpide, eta Ionen ustez “bada garaia gauzak argi esateko”: historian zehar Mendebaldearen jarreraz ari zen, jakina. Maite Asensio, bestalde, Islamofobiaz eta ezkerraz hasi da hitz egiten, “Europako balioez hitz […]

Datozen ostegun eta ostiralean, hilak 19 eta 20, EHU Parte Hartuz taldeak antolatuta, Analisi Politiko Kritikoaren III. nazioarteko kongresua egingo dute Bilboko Sarrikoko fakultatean. “POLITIKAREN ITZULERA? +DEMOKRAZIA +POWER +  SOBERANÍA” galderaren bidez, azken urteotan mundu akademikotik zein mugimendu sozial anitzen ekinbidetik politika egiteko moduaren inguruan sortu diren hausnarketa berriak aurkeztu […]

“Jovenes burukides vizcainos” eta “La casta vasca” liburuak atera ondoren, aurten ere huts egin gabe Ahoztar Zelaietak hirugarren liburua atera du: “Kutxabank el saqueo de Euskal Herria” deritzona. Liburuan, hamabi kapitulutan banatuta, Kutxabanken zer gertatzen ari den azaltzen du Ahoztarrek. Nork agintzen du hemen? dio kapitulu batek, eta egileak erantzuan […]

Izenburuak baino, egun hauetan, izenburua esan beharko genuke, Pariseko erasoek atentzio guztia bereganatu dutelako. Gaurkoan, Gorka Bereziartuak Hollanderen adierazpenak aztertu ditu: azken finean, Gorkaren ustez “askatasuna mugatuko digute askatasunaren izenean”. Idurre Eskisabel, bestalde, kezkatuta agertu da pentsalari batzuen azken egunotako adierazpenekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151117hizpideagorkabereziartuetaidurre.mp3 Deskargatu hemen

Aritz Galarragak La Vanguardia, El Periódico, elpunt-avui, Ará eta vilawebek gaur diotena aztertu du bi gairen inguruan: alde batetik Espainiako Auzitegi Nazionalak Kataluniari buruz hartutako erabakiari buruz, eta bestetik, gaur Artur Masek, bigarrenez, inbestidura saioari aurre egin behar dionaren inguruan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151112hizpideaaritzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen