Normalean hemengo edo Madrilgo hedabideetan irakurtzen edo entzuten dugu Kataluniako egoera nolakoa den, baina hamabostean behin Aritz Galarragak Kataluniako egoeraz hitz egiten digu Kataluniako hedabideen ikuspuntutik. Gaur ere, azken momentuan lortutako akordioa eta Carles Puigdemont president berriaz hitz egin digu La Vanguardia, El Periódico, El Punt-Avui edo Ara egunkariek dakartena […]

Hizpidea magazinearen hasieran izenburu batzuk irakurtzen ditugu, gero gure gonbidatuek horietariko batzuk komentatzeko. Gaur Eñaut Mitxelena eta Nekane Zinkunegi kazetariak izan ditugu gurekin. Eñautek Patxi Lopez Espainaiko kongresuko presidentea izango zela aukeratu du; Nekanek, aldiz, Cataluniako egoera hartu du hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160113hizpideaenautetanekane.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den asteburuan Zornotzan bildu ziren Gure Esku Dago ekimenaren hainbat lagun, eta besteak beste, Bazkide kanpaina martxan jartzea erabaki zuten. Bazkide izateko bi bide dira: alde batetik, tokian tokiko egituren bidez, eta bestetik, internet bitartez. Anjel Oiarbidek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160112hizpideaangeloinaederra.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinearen hasieran bi gonbidati izaten ditugu eta baraiek aukeratutako gaiak horiexek izan dira: larunbateko manifestazioa eta azken momentuko Kataluniako akordioa. Irati Sarasuak Bilbon izandako manifestazioa izan du hizpide; Gotzon Hermosillak, aldiz, Katalunian lortutako akordioaz hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160111hizpideairatietahermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Ahotsak elkarteak salaketa jarri berri du, Carmen Albak (gobernuko ordezkaria Nafarroan) egindako mehatxuen aurrean. Ahotsak-ek bideo bat atera zuen, enegarrena, eta Carmen Albak Mozal legea “aplikagarria zela” esan zuen bideoan polizia batzuk agertzen zirelako. Orain erantzuna etorri da, Sergio Labaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151217hizpideasergiolabayen.mp3 Deskargatu hemen

Bi astean bi hauteskunde garrantzitsu gertatu dira Latinoamerikan, Argentinan eta Venezuelan, eta dakigunez, bietan eskubiak irabazi du. Fakun Aznarez Argentinan gertatutakoa aztertzen hasi da, eta batez ere datozen hilabeteotan gerta daitekena. Venezuelakoak ere izan ditu hizpide: han, ezkerreko bozka asko abstentziora joan dira Fakunen ustez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151215hizpideafakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen