Topaldiaren edizio berria izango da otsailaren 6an, Bizkaia Aretoan hain zuzen ere. Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen du jardunaldia eta Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien inguruan hausnartuko dute bertan. Aurtengo Topaldiaren inguruan gehiago jakiteko Mikel Ozaitarekin, Topaguneko kidea, hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_topaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Ostegunean Campos Antzokian “Barrutik kanpora” harrapazank ekimenaren ikuskizuna estreinatuko da Bilboko gazteek sortuta. Ekitaldian, Harrapazank 2019ko talde irabazleek  eta Harrapazankeko parte hartzaile parte hartuko dute.Horrela, guztira, Bilboko 43 artista gaztek parte hartuko dute, zeinak musikariak, magoak eta dantzariak baitira, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari lanean Ugaitz Alegria aktoreak dihardu, musika eta […]

Ikusi eta Ikasi umeentzako euskarazko programa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta aurten izango du XV. aldia. Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera,  umeentzako euskarazko ikuskizunik  programatu ditu berriro Bilboko barruti guztietan. Ekimen honen helburua da Bilboko umeek beren aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil eta goza dezaten sustatzea, haiek […]

Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira zer aukera eta zer erronka ekarri ditu? Galdera horretatik abiatuta Topaldia jardunaldia antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak urtarrilaren 31n izango da aurtengoa, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukerez eta erronkez hausnartzeko osatu dute edizio berri honetako egitaraua. Datozen urteetarako lehentasunei eta […]

Urriak 20 Miramar Jauregian, Emigrados Sin Fronteras, Garabide, Bagera eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Zubideiak gizarte elkarrizketa burutuko da. Gaurkoa Jasone Mendizabalek Zubideiak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gizarteak aldaketa asko izan ditu azken hamarkadetan, inoiz baino anitzagoa da gure herria, inoiz baino hizkuntza gehiago entzun ditzakegu gure kaleetan, 100 baino […]

Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era […]

Larunbatean burutu zen Zubideiak ekimena, euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta, denon arteko elkarrizketa soziala bultzatu nahi duen gune irekia. Zubiak bideak eta ideiak, horiek guztiak izan zituzten mintzagai. Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagos izan da gurean eta larunbatean hitz egindakoa ekarri digu. Euskalgintzak baditu gurean bizi diren beste […]

Bilboko Harrapazank aisialdi zirkuituaren 10. edizioa bukatzear dago baina oraindik ekitaldi batzuk geratzen dira. Topaguneko Itxaso Paia antolatzaileak eman dizkigu honen inguruko xehetasunak. Harrapazank eszena lehiaketaren finalak asteburu honetan, martxoaren 28an eta 29an izango dira, hurrenez hurren, junior eta senior mailen irabazleak aukeratzeko galak hain zuzen ere.  Horrez gain, aurten […]