UNICEFen bidez Nigerri elkartasuna agertzeko lasterketa antolatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Bihar goizeko 11etan Abusuko Ibaieder parketan burutuko da lasterketa solidarioa, Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean. Abusu Ikastolan haurrekin proiektuka ezberdinetan lan egiten dute eta LH5eko haurrek proiektu horietako baten baitan lasterketa solidario bat antolatu dute, UNICEFekin elkarlanean, […]
uriolan
Deustualdeko Prest! herri aldizkaria 1999tik ari da euskaraz tokiko informazioa doan lantzen, herritik herrirako. Deustuko jaietan argitaratu zuen lehen zenbakia duela 18 urte. Martxoan 18 urte betetzeaz gain 200. zenbakia argitaratuko du. Marka biak elkartu eta zenbaki berezia prestatu dute. Gainera jaietan argazki erraldoia egin dute. Bertalp Jone kazetariarekin bat […]
Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Imanol Agirre zuzendari artistikoak ekarri dizkigu loraldiaren berriak. Bihar abiatuko da 2019ko Loraldia. Bira! Kultur Gunean izango da eta bertan Iñigo Aranbarri idazleak Joseba […]
Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5eko Gobernu Bileran. Kulturaren eta komertzio txikien kontrako erasotzat ulertuta, Arteak Ireki plataforma sortu dute. Larunbatean Bilbo aurkeztu zuten plataforma eta datozen egunetan burutuko dituzten ekintzak. Idatzi horri jarraituta, baina, “taberna batek ere ezingo du antolatu hilean […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Derioko seminarioan egondako sexu abusuen inguruko erreportajea egin dute, biktima batzuen testigantzak jaso dituzte. Benalla Macron kasuaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu eta bukatzeko Itziar Ituñori eginiko elkarrizketa komentatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190307_ArgiaAstekaria.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbatean Bilboko Kafe antzokian ANC euskal herriak mahai ingurua antolatu du “Demokrazia auzipetua” goiburupean. Bertan, Jaume Alonso Cuevellas i Saroy (Puigdemont president-aren abokatua) izango da, Lluis Llach, Jaume Roures eta Irantzu Perello abokatua Erabakizaleak taldeko kidea izango dira, azken hau dugu gurean. Kataluniako prozesua aztertu dugu berarekin batera eta argi […]
Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia apirilaren 2tik 6ra ospatuko da Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea (Aldous Huxley/Lezama Lima) izenpean. Artisten tailerrek, kontzertuek, irrati saioek, bisita gidatuek.Egunero, Erakusketa Aretoan, komisarioak zuzendutako eta erakusketan parte hartzen duten artistek gidatutako bisita gidatuak antolatuko dira. Bost egunez, Gutun Zuria goizez […]
Aratuste giroa bertatik bertara jaso dugu. Eguraldi paregabea eta giro aparta egon da egun osoan Bilboko erdigunean.Dantzak, musika, desfileak, fanfarreak, erraldoiak, ikuskizunak, janaria, edaria, eta, nola ez, mozorroak izan dira protagonistak inauterietako larunbat handian. Lehenengo gonbidatuak Farolin eta Zaranbolas izan dira. Inauterietako protagonistak. Urtero legez, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak epaitu zituzten […]
Eusko Jaurlaritzak kultur ondasun kalifikatu ditu Burdin Hesia eta 1936 altxamendu frankistari lotutako Bilboko defentsak, monumentu multzo kategorian. Erabakiaren helburua da defentsa horrek ondasun gisa duen balioa aldarrikatzea, bere esanahi historikoa gogora ekartzea eta, ikuspegi materialetik, egitura bera babestea. Burdin Hesiak 80 kilometro baino gehiagoko defentsa egitura hartzen du, eta […]
Euskaltzaindia sortu zeneko mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. 100 urte euskal kulturaren eta euskararen alde lanean. Gainera, badira 10 urte Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen alde elkarlanean dihardutela, hirian euskara eta euskal kultura sustatuta. Bilboko Udalaren ildo estrategikoak dira euskara jagotea eta haren erabilera soziala bultzatzea, euskal literatura sustatzea eta gizarteratzea […]
