Gaurkoan Lutheria eskolara hurbildu gara. Artisautza eta soinua uztartzen dituen jakintza da luteria, musika tresnagintza, alegia. Bilbon bertan dugu langintza horren eskola bat, Euskal Herriko bakarra. Eskola ezagutzera emateko bi egun prestatu dituzte  maiatzaren 4a eta 8a. Bertako Luis Artola gonbidatu dugu gurera azalpenak emateko. Arku-instrumentugintza eta konponketa (biolin, biola […]

Bizkaiko Harrera Sareak KAIA informazio puntua zabaldu berri du.  Luis Iruarrizaga kalearen 9. zenbakian. Leku hau, pertsona migranteak haien eskubideei buruz jakiteko eta instituzioen partetik edo era autogestionatu baten bidez, dauden beste hainbat baliabide jakinarazteko ere erabili daiteke: ostatuak, osasuna, elikadura, asiloa, etab. Informazioa eskaintzeko eta jasotzeko ere balioko du […]

Badator Bilboko FANT Zinemaldi fantastikoa. Maiatzaren 2an abiatuko da eta 11 arte iraungo du aurtengo 25. edizioak. Edizio berri honen programa aztertu dugu jaialdiko zuzendari Justo Ezenarrorekin. Ostegunean abiatuko  da jaialdia Jack Taylor-en omenaldiarekin eta ostiralean inaugurazio gala izango da Campos Eliseos antzokian. Ondoren Joe Pennaren Artico pelikula proiektatuko da […]

Europar mugetako politikak salatzea eta Durangon maiatzaren 5ean egingo den Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada europar ekimenean parte hartzera dei egin du gaur Ongi etorri errefuxiatuak plataformak. Gobernu zibiletik abiatuta atzerritar bulegora abiatu dira lore koroa eskuan zutela, Mediterraneoan hildako 35 mila pertsonen izen zerrenda eraman dute. Herrien Besarkada-El […]

Ostegunean irrati saio berezia egingo dugu elkarlanean Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria irratiak eta Uriolak. 12:00etatik 15:00etara Korrikaren Bilboko ibilbidea zuzenean jarraituko dugu, auzorik auzo. Korrika nondik dabilen eta auzora noiz iritsiko den jakiteko modurik onena gure emankizuna entzutea izango duzu. 11:48tan sartuko da Zorrotzatik korrika, lehenengo kilometroak zuzenean biziko ditugu […]

Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu.  Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den […]

 BreakOnStage 2019, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, Apirilaren 6an ospatuko da Bilbao Arenan. Arriola eta Logela elkarteek antolaturiko jaialdi honetan Europa mailako puntako kultura urbanoen adierazpenak taularatuko dira.  2 ordutan zehar adin guztientzako publikoari zuzendutako 20 ikuskizun eskainiko dira. Ondoren, 21:00etatik aurrera Nach, musika urbanoaren izar handiak, kontzertua eskainiko du. […]

Martxoaren 21a xenofobia eta arrazakeriaren aurkako eguna izanik, SOS Arrazakeriak manifestazioa deitu du gaur arratsalderako plaza eliptikoan 19:00etan. Gaurko egunaren harira agiria plazaratu dute eta bertan argi adierazi dute: “Kalean geldiarazten gaituzue desberdinak garelako: ijituak, beltzak, magrebtarrak, txinatarrak, edo errumaniarrak… Geu gara oihuka gabiltzanak, esklaboen modura eta ezkutatuta bizi garen […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara, Nekazari txikien inguruko erreportajea eraman dute azalera. Pelloren Zubiriaren erreportajea izan dugu hizpide ;turismoa, milioika mundutar aberatsen luxu masifikatu baina lurrak jasan ezin hori. Bilbo Hiria irratia lizentzia gabe geratu dela ere ekarri dute aldizkarira. Tartea bukatzeko […]