Gaurtik igandera, urriaren 6ra, Azkuna Zentroak atzo Donostian amaitutako Jaialdiaren film aukera-sorta bat hartuko du. Proiektatuko diren filmen artean, edizio honetan saritutako bi daude: José Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren La trinchera infinita filma, zuzendaritzarik onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu duena; eta Ken Loach zuzendari txalotuaren Sorry we Missed […]
uriolan
Aste honetarako deitutako bost greba egunetako lehena izan da Bizkaiko metalgintza sektorean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Horien arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da. Gaurkoan metaleko langileek Bilbon egin dute protesta eguerdian. Gainera, pentsionistek bat egin dute metaleko langileekin, pentsiodunak udaletxearen aurrean kontzentratu dira, eta Areatzatik joan […]
Done Petri plaza eraberritzeko aurkeztu duten planaren aurrean, Done Petri Bizirik plataformak 15 elkarte eta eragilerekin batera, proiektua gelditzea eskatu dio Udalari, izan ere, proiektuak ez ditu egungo plazak dituen arazoak konpontzen. Bi hilabete geroago ez dugu Udalaren partetik inongo erantzunik jaso. Done Petri bizirik plataformak atzo arratsaldean kalera Nerea […]
Bilboko Udalak ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ ekimenean antolatu du irailaren 27 eta 28an. Europako 300 hiri baino gehiagotan aldi berean ospatzen den ekitaldia da, herritarrei ikerketa eta ikerketaren protagonistak hurbiltzeko helburuz, euren lana, gizarteari ekartzen dizkioten onurak, eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagutu ditzaten. Tailerrez gain, Deustuko udaltegiak gazteei eta helduei […]
Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” […]
LAB sindikatuko industria arloko ordezkari Iratxe Azkuek azaldu digunez, lan hitzarmen duin bat lortu arte borrokan jarraituko dute Bizkaiko metalgintzako langileek. Oraingoan, manifestazioa deitu dute larunbatean Euskadi plazatik, goizeko 12:00etan. Aurreko astean izandako bileretan, patronalak esan zuen genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko neurriak proposatu zizkiela sindikatuei, beste soldata igoera […]
Occhi Di Farfalla egun Jokin, Peñalba, Hodei eta Miren taldekideek osatzen dute. 2013an taldearen izena zeraman diskoa plazaratu zuten. Bigarren urratsa 2016an eman zuten, Lerroetatik ihes izeneko diskoarekin eta hirugarrena eta momentuz azkena Destino epikoak izenekoarekin eman dute. Udan, Frantzia, Suitza, Alemania eta Txekiar Errepublikan aritu ginen “Destino Epikoak” diskoa […]
137 urteren ostean, aurreko astean utzi zion Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari. Espazio hori Atxuriko Garcia Rivero eskolaren zein barrutiko beste elkarteen beharretara egokitzea aldarrikatzen du Lokomotorak elkarteak, espazio publiko eta sozial bat bilaka dadin. Lokomotorak elkarteko Nora izan dugu saioan. Geltokiaren etorkizunaren inguruan hausnartzeko, hainbat bilera egin ditu dagoeneko Lokomotorak […]
“Harro ez da pride, ez gaude salgai . Gure izenean ez “ lelopean manifestazioa deitu dute LGTB kolektiboaren merkantilizazioa salatuko dute, 17:30ean Arriagatik aterako den martxan. . Eta babes zabala izango du protestak: gaur goizean plataformak Bilbon egindako agerraldian jakinarazi duenez, ehun eragilek baino gehiagok adierazi diete atxikimendua. European Pride […]
Manifestazio nazionala deitu du Harro plataformak irailaren 21ean, LGTBI kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko asmoarekin. Deialdia Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat eragileren babesa jaso du. Horren guztiaren berri emateko Joseba izan da gurekin hizketan. Harro! plataforma osatzen dute EHGAM, Sare Lesbianista, Hiruki Larroxa, Lumagorri, Intifada Marika, Iris Proiektua, Ozen LGTB, […]
