Bilboko Berbalaguna, berriro martxan da. Taldeak eratzen hasiko dira Bilbon zehar euskaraz aritzeko. Gogoratu behar da egitasmoa doakoa da. Ez dago aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordubete astean eta gutxienez ikasturte batean egotea, ez da besterik eskatzen. Kartelean berbalagun batzuk agertzen dira, mota guztietako jende jatorra. Aitor Agotek eman dizkigu […]
uriolan
Algara Konpartsak aurten 25 urte bete ditu eta, hori dela eta, konpartsakide askorekin mintzatu gara konpartsa hobeto ezagutzeko. Isabel Isazelaiak konpartsaren sorrerarako arrazoiak eta helburuak azaldu dizkigu, eta euskarazko guneak sortzea ezinbestekoa dela nabarmendu du:”Euskaldunok ez daukagu, esaterako, gimnasiora euskaraz joateko edo kafe bat hartzeko aukerarik, leku jakinak bilatu ezean. […]
Arratsaldeko zazpietan piztu da festa Bilbon. Naizen elkarteko bozeramaile Bea Sever pregoilariak aniztasunaren aldeko pregoia irakurri du jaien hasieran, eta Pa…Ya! konpartsako Itsasne Nuñeze txupinerak piztu du suziria. Haur eta gazte transexualei eta euren familiei eskaini die Severrek pregoia: “Mundua aldatzen ari gara, eta denontzako mundu bat sortu behar dugu”, […]
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]
Beatriz Sever Egaña eta Itsasne Nuñez Viadero aukeratu dituzte, hurrenez hurren, 2019ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera izateko. Aste Nagusiaren 41. edizioa izango da aurtengoa eta bi emakume izango dira ordezkari nagusiak. Beatriz Sever Egaña sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da, […]
Bost urte bete dira lehenengo euskal domeinudun webguneak sareratu zituztenetik, eta urteurrena ospatzeko, hainbat eragile, agintari eta fundazioko kide elkartu dira Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 28an.2014ko ekainaren 28a egun historikoa izan zen euskararentzat eta euskal kulturarentzat ingurune digitalean; lehenbiziko .EUS webguneak sareratu zituzten. Bost urte bete ditu eta jada 10.000ra […]
Ibilbide luzeko mugimendua da LGTBI komunitatearena. Urteak daramatza lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideak defendatzen, eta kontaezinak dira azken hamarkadetan emandako aurrerapausoak. Ekainaren 28 koordinakundeak urteak daramatza Bilbon eskubideen alde borrokatzen. Aurten ere urtero egin bezala, ekainak 28an manifestazioa antolatu dute, Stonewalleko erreboltatik 50 urteurrena ospatuko dute, borrokak darrai lelopean. […]
Saio honetan, Bilboko Manga eta Japonia Kultur Azokatik zuzenean emititzen dugu, eta aprobetxatzen dugu E3aren berriak ekartzeko, 5Garen agerpena komentatzeko, eta Pirateria akusazio berriak aztertzeko, dena japoniako teknologia berrien konpainiarekin. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean279.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, eta aurtengoa 16. edizioa izan da. Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. 16.edizioan, arrozaren inguruan 121 talde eta 3.500 pertsona elkartu […]
Datorren larunbatean Erribera auzoko Erribera bizirik plataformak, Erriberako auzo elkartearekin batera, Zorrotzaurre esaten dioten baina berez Erribera deritzon auzorako Master planari buruzko auzo jardunaldi bat egingo du Bizinahi altzogunean. Hiru ataletan banatuta egongo den jardunaldian Zorrotzaurreko planaren inguruan arituko dira eta etorkizuna ere aztertuko dute. Lehenengo Iñaki Uriarte eta Eneko […]
