Aratuste Larunbatean saio berezia egin genuen Bilboko kale nagusitik, giro eguzkitsua eta jendetza batu zen Bilboko erdigunean.  Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko zuten  egun osoz Bilboko Erdigunea. Zuzeneko saioan hainbat gonbidatu izan genituen bertatik bertara. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu […]

Erraza da etsiak jota egotea. Erraza, beste Ez Dok Hamairu bat behar dugu, esatea. Eraikitzea, inoiz izan ez dugun Arkadia zoriontsua, geure buruetan. Gazterik gabeko gaztedi bat, herritarrik gabeko herri bat, bilbaotarrik gabeko Bilbo bat, historiarik gabeko iragan bat erreklamatzea bezala. Baina, lehen eremuz kanpoko sotoa da hau, eta Ibon […]

Datorren igandean, hilaren 21ean, Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herriko bost hiriburutan, besteak beste Bilbon. Arrosa Sarearekin elkarlanean, bost hiriburu horietatik bi saio berezi egingo ditugu: goizean 10:00etatik 12:00ak arte, oihal katea zuzenean bizi ahal izateko; eta arratsaldean 17:00etatik 20:00ak arte, San Mames estadioan egingo […]

[Bilboko Kafe Antzokian Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrena ospatzeko zuzenean egindako saioa, edizio edo aldaketarik gabe, barretxo, eztul, distortsio eta beste poltergeistak bere horretan utzirik] Irratia. Zinema. Korapilo hori. Behinola Frank Zappak esan ei zuen musikaz idaztea arkitektura dantzatzea bezala zela. Pentsa, zer den, zinemari buruzko irratsaio bat egitea. Are […]