Bide Ertzeanek urte hasieran Tolosan egindako zuzeneko emanaldiaren disko eta Dvda ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko egindako kontzertua Leidor Sessions deituriko disko eta Dvdan batu dute. Imanol Ubedarekin batera Bider ertzeeanen ibilbidearen errepasua egin dugu. Bestetik Ande Lipusekin batera Antzerkiola imaginarioak estreinatu berri duen’ Babiloniako loreak’ […]

Xiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak aztertu ditugu berarekin. Egun, irrati euskaldun hori egiteko Internetek eskaintzen dizkien aukerak zehaztu ditu Etxebarriak. Saioaren bigarren zatian, musika aditu ondoren geocities […]

Osasuna irratizale hori! Gernikako urriko azken astelehenaren harira Euskal baserriak bizi duen egoera irratiratu digu Iosu Larrinaga soziologoak. Gure baserritarren kezka eta arrangurak, egungo arazorik larrienak, gazteen etorkizuna baserrian, soluziobideak… Guzti hori Gernikako azokatik datozkigun usai eta zaporeen artetik! Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Gernikako Ieup ! Gazte asanbladak antolatuta eta egunotan indarrean duguna. Helburua da partehartzaile gazteei ikasteko, eztabaidatzeko, ingurua ezagutzeko eta eraldatzeko aukera ematea da. Horretarako, dokumentalak, hitzaldiak, liburu-aurkezpena eta mahai-inguru bat antolatu dituzte, Oier Ieup! Gernikako Gazte asanbladako kideak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Datorren igandean, hilaren 25ean, burutuko duten txangoa. Bilboko eta Txoriherriko zazpi euskara elkartek antolatuta eguna ondo pasatzeaz gain oroimen historikoa ere landu nahi dute, Galder Unzalu Deustualdeko Berbaizu euskara elkarteko kideak azaldu duenez. Horrez gain, Galderrek euskara elkarteen lana eta amankomuneko lana izan ditu hizpide. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Piperpolisen musika eta literatura nagusi izan dira aste honetan. Batetik Arrasateko Gose hirukoteak III diskoaren berri eman digu. Musika egiten jarraitzen du taldeak, gorria haien hitzetan, haien musika propioa sortuz trikita eta doinu elektronikoak zein rokeroak uztaurtuz. Garai hauetan, gainera, musikarekin jarraitzea zaila dela aitortu digute. Hala ere, taldeak bideari […]

Internet Gaur galdetu diegu gure solaskidei: Maite Goñi, Gorka Julio Teketen eta Adur Larrea izan dira gurean, ikasturteari hasiera emanez. Erronka berriak, arriskuak, aukerak eta kezkak izan ditugu hizpide. Liburu elektronikoa, sare sozialak, ikusentzunezkoak… aipagai. Irratia.com erabiltzaileek ere #iGaur etiketarekin parte hartu dute lehen saio honetan. Aurrerantzean astero tag bat […]

Hogetiabost urteko bilbotarra, aspaldian dabil informatika gaietan “harrapatuta” Ugaitz. Bilbao Open Day 09 izenpean software eta hardware askearen bidez egindako arte-lanak edota lizentzia askeen bitartez plazaratutakoak ardatz hartzen dituzten jardunaldiak antolatu ditu Arte Libre Digital plataformak. Urriaren 22 eta 25 artean mintzaldi, ikastaro-tailer, sorkuntza-ekitaldi eta jaialdi ugari izango ditugu Bilbon […]