Gaurkoan Juan Mari Zulaika Iralabarriko Auzo Elkarteko kidea izan dugu, auzo horrek dituen zenbait arazoren aragazkia ateratzeko asmotan. Juan Marik Bilboko sarrerako Dorretxearena, Trenbidearen lurperatzearena, Pabiloiena, Eskurtzeko Eskolena eta beste batzuk aztertu ditu, Iralan Udalak abandonaturik sentitzen direla gaineratuz. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Urriari dagokiona eta azalean Alain M. Urrutia, “Ihes ederra” nobela grafikoa argitaratu berri duena: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, “Burdinezko gerrikoan zehar” duela gutxi egindako ekitaldia, Begoña izeneko kortsarioak, Bertsolari Txapelketa Nagusia Mahatserrin, Inkesta (Abasolo txakolindegiaren inguruan) eta Joseba Barrenetxearen argazkien irudia, Lur Malleak, Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak, […]
Hilaren 5etik 10a arte Bilboko leku batzuetan burutuko dutena. Horretan, hainbat zine proiekzio, aurrestreinaldi, mahai inguru eta ipuin kontalari izango dira Maite Bidarte antolatzaileak azaldu digunez. Honen inguruko informazio gehiago www.cineinmigracion.jimdo.com orrialdean dago. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaurkoan bi jaialdi izan ditugu hizpide alde batetik lutxana erandioko Azaro kulturalak, hilabete osoan zehar ikastaroak, hitzaldiak, antzerkia musika..izango dira Lutxanako eskoleta, gainera dena musutruk. Bestetik Bilbao Antzerki Dantza jaialdiaren hamaikagarren edizioa ezagutu dugu. Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiak ‘Ihes ederra’ komiki eleberria argitaratu berri dute. Biekin batera komikian murgildu […]
Ubuntu 9.10 sistema eragile librea hartu dugu hizpide, azken argitarpenetik egun bakar batzuetara. Irratira Josu Orbe irakaslea gonbidatu dugu, eta Ubunturen gaineko xehetasunak, bitxikeriak eta azalpenak eman dizkigu. Bere Ubuntu Basque Experience bloga alde horretatik edukiz jositako webgunea da. Entzuleek ere #ubuntu11 etiketa erabilita, bere esperientziak kontatu dizkigute twitter bidez. […]
Azaroari dagokiona eta azalean “Trebuñuko gida” dakarrena. Horrekin batera “Biarnoko euskaldunak”, “5 Haize errota”, Navas de Tolosa bataila, Bitakora Kahiera, ohiko argazki eder bat edo erraz egiteko hiru txango, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu digunez. Abenduan, aldiz, trenbideak izango dira protagonistak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aste honetako saioan labetik atera berriak diren diskoak entzun ahalko dituzue: Berri Txarrak, Mikel Urdangarin, Bide Ertzean….Binilo Tenpore tarte analogikoa eta agenda ere bai! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bota atxurre! Gose III lanaren aurkezpenean izan ginen soziedade gastronomiko batean… guzti horren kronika gaur 2. denboraldiari hasiera emateko…ondo etorri! J.Zabala&I.Elgezabal Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Pasa den irailaren 24an Bilboko 19 Auzo Elkartek sortu zutena. Alaitz Argandoña Federazio horretako idazkariak sorrera, helburuak, eztabaidak, dokumentuak eta gehiago kontatu ditu. Alaitzen ustez, hiritarron parte hartzea da helburu garrantzitsuenetariko bat eta horretan dihardute, besteak beste. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Uda Euskal Herrian bero-bero igaro dogu, baina heldu da hotza eta Karibera joan gara barriro, gure Kingston Hiria maitera. Han topatu dogu beroa eta, nola ez, musika ona. Gure lehen hitzordua Toots eta bere Maytals-ekin izan dogu. Euren lehen hamar urteak (1962-1972) izan ditugu entzungai lehen atal honetan. On egin, […]
