Gaur ere, betiko lez, denetik eta denak(hala suertatuta) gipuzkoarrak: Debagoieneko DANBAKA II. Musika Lehiaketako izen berriak,Jone,Gose ,Sagarroi, Bide Ertzean eta abar; Binilo Tenpore atalean Kontrapuntoak taldeak eginiko La,La,La-ren ye-ye bertsioa, entzun beharrekoa! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Itzultzaile egiten du lan Noemik, baina hori baino gogokoagoa du genero beltza eta horixe izan dugu gaur berbagai nagusi. Agatha Christie-ren liburu mordoa irakurri zituen txikitan eta, antza, literaturan oso balioetsia ez den genero horretako egile kutunen berri eman digu gaurko saioan. Hala nola, Sarah Paretsky, gaurko gizarte gaiak lantzen […]
Apirilari dagokiona. Gaurkoa, ordu berean Bilboko Udaletxean ematen ari ziren prentsaurrekoa aipatuz hasi du Lur Malleak, Berton aldizkariko zuzendariak. Prentsaurrekoak datorren larunbatean Santutxun hasiko diren Udaberriko bertso saioak 09ren berri emango zuela kontatu du. Gero, Txusa Diezi, Animabasauri eta Animabasque zinemaldiko zuzendariari egin diote elkarrizketa nagusia. Ohiko ataletan, Begoña eta […]
Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue). Gero hiru elkarrizketa: ETB3ko Iñako Gurrutxaga, Apurtu.org proiektuko Pitu eta Ibaizabal Telebistako Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurean. Hiru proiektu, hiru bide, […]
Bazterrak nahastu ditu Txerri edo A gripeak azken asteeetan eta horrekin batera hainbat galdera ditugu, batzuetan erantzun argirik ez dutenak. Jose Luis Segura, EKA (Euskal herriko Kontsumitzaileen Antolaketa)ko komunikazio ardunak galdereei erantzuten saiatu da: zer da, nola hedatzen da, zantzuak, nola diagnostikatu, ea txertorik dagoen, ea maskaratxoek balio duten, etab. […]
Urte bat bete du Ibaizabal telebistak, digitala denak eta internet bitartez ikusi eta entzun ahal denak (www.ibaizabaltb.com helbidean). Hibai Castro telebista horren kideak azaldu duenez balantze baikorrra egiten dute eta urtebetezea ospatzeko, lanean ari dira: egungo atalak hobetu nahi dituzte eta zuzeneko emanaldiak ematen laster hasiko dira. Lan-taldea, eguneroko erronkak, […]
Jose A. Torre-Altonaga “Medius”ek bi gai horiek aztertu ditu gaurko kronikan. Alde batetik, Patxi Lopez, botoen gutxiengoa izanik, gaur izandatuko dute lehendakari. PPrekin egindako akordioa ere aipatu du, eragina hainbat arlotan sumatuko dugula gaineratuz. Bestetik, Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba orokorraz ere mintzo da Medius: berarentzat, greba ezinbesteko […]
Japonia aldera eramaten gaitu Sagarroi taldearen lan berriak, bertako poesiak izan dituzte abiapuntua lan hau sortzerako orduan. Kantu lasaiak, entzunaldi gozoa proposatzen dizkigutenak. Aurreko lanekin aldenduz. Haikua lana entzun eta ezagutu dugu gaurko piperpolisen Miren Gaztañagarekin batera. Irrati nobelaren atal berria izan dugu , Jon Torrollope hamabostian behin. Saio hau […]
Pasa den igandean Berria egunkariarekin batera agertu zena. Oraingo honetan “Pagoeta mendi bete altxor” izenburupean natur parke horretan burutzeko lau ibilbide interesgarri eskaintzen ditu, Hektor Ortega Nora hilabetekarien erredakzio-buruak kontatu duenez. Horrez gain, Arturo Campionen Iruñea, Bilboko 7 etxeorratz, Eremitak eta nekazariak, eta erraz egiteko hiru txango agertzen dira. Ohi […]
Duela gutxi Miguel Angel Ordoñez Espainiako Bankuko presidenteak pentsioei buruz esandakoak hautsak harrotu ditu: berriro, jubilazioaren gaia berikusi behar duela argudiatuta, jubilazioa lortzeko adina atzeratu eta gutxiago kobratu nahi du Ordoñezek. Honen inguruan, Luis Guridik gaurko egoera, erantzunak, pentsioen eragina ekonomian, eskuduntza eza eta pentsio pribatuen papera aztertu ditu gaurkoan. […]
