Piperpolisen musika eta letrak izan dira protagonista. Irati Jimenez idazlearekin ‘Nora ez dakizun hori’ eleberria ezagutu dugu. Errealismotik aldendu da Irati nobelako istorioak idazterako orduan, erromantizizmoz beteriko nobela sortu du. Sormen prosezuaz eta ipunen iguruan berba egin dugu. Bestetik Roberto Mosorekin Zaramaren itzulera izan dugu mitzagai. 1977an sortu zan Santurtzin […]

Langabeziaren datuekin hasi du Luis Guridik, etengabe gora egiten ari den horrekin; gainera, ez dago batere garbi zer nolako neurriak hartu behar diren goranzko joera hori gelditzeko. Bestetik, EAEko Leiaren Auzitegiak Eroski, Mercadona eta Carrefourren praktika komertzialak auzitan jarri du eta euren jarduera gehiago kontrolatzeko urratsak aurreratu ditu. Bukatzeko, Xabier […]

Krisietan gabiltza, finantza arloan, ekonomian eta ekologia mailan, eta azken honen adibide argigarriena Klima Aldaketa da. Aste honetan, Lurraren Nazioarteko egunaren harian, Bizkaiko 14 talde ekologistek bat egin dute eta manifestua atera dute. Bertan, Xabier Abian Ekologistak Martxan taldeko kideak komentatu duenez, Aldaketa klimatikoaren arriskuez ohartarazi dute: momentua da zer […]

Maiatzean izango da Sta. Fe probintzian, Argentinako diktadura garaiko zenbait militar, polizia eta epaile baten aurkako epaiketa. Garrantzitsua izango da, Alvaro Hilario kazetariak azaldu duenez, Etxekolatza genozidari duela bi urte ezaritako zigorra eta gero. Militarrek, eta enparauek, fronte batzuk ireki dituzte Diktadura garaiko krimenak zigorrik gabe gera daitezen: mehatxatu  egin […]

Bilboko plaza biribilean aurkitu genuen pankarta baten atzean. Panda Software enpresak ehundaka langile Bilboko egoitzan, eta, dirudienez, lan-baldintza berezi samarrak bertan. Horri aurre egin nahi omen dio CNTko kide den langile batek, baina, hori jakin eta astebetegarrenean kaleratua izan da. Epaiketaren berri, ekainean espero dugu, eta itxaropentsu dira CNTn horren […]

Datorren igandean, hilaren 26an, 72 beteko dira Francoaren aliatuek Gernika bonbardatu zutenetik. Alberto Gabika Gernika Batzordeko kidearentzat urtero gogoratu behar da gertaera, gazteek ezagutzeko eta era positiboan aurrera egiteko. Aurten “Bonbardaketatik bonbardaketara, Gernikatik Gazara” lelopean hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetan burutzeko, non palestinar ordezkari batzuek parte hartuko duten. Bukatzeko, […]