Bi gai izan ditu gaurkoan mintzagai Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituak: alde batetik Joaquin Sorollaren “Vision de España” erakusketa” eta Getxoarte 2008 bestetik. Sorollaren erakusketa, Ismaelen ustez, ez dago ondo antolatuta: margo asko eta handiak, oso handiak ekarri dituzte AEBetatik eta hantxe jarri dituzte, Valentzian jaiotako pintorearen lan […]
Ez dakit harria, hain zuzen, Hasierri ondo doakion izena ote den. Dabilela, ordea, hori bai. Hainbat urte eman ditu berak bidean kazetaritza ikasi zuenetik Bermeoko irrati librearen sorreran, Bermeon bertan liburu-denda baino gehiago topagune bihurtu zen txokoa eratzen, ETB eta beste hedabide batzuetan kazetari lanean,… harik eta istripu bat izan […]
Azken egunotan eta datorren asteburuan zenbait antzeslan izango dira Bilbon eta inguruko herrietan, eta gehienak euskaraz Agus Perez antzerki kritikariak azaldu duenez. Arriagan izan da azaro honetan Larrabetzuko Kukubiltxo taldea “Haritzaren azala zehatza” lanarekin. Agusen ustez, aldaketa sakona egin dute Kukubiltxoek antzeslan honekin, baita asmatu ere. Bestetik, datorren larunbatean gutxienez […]
Aste honetan bertan prentsaurrekoa egin du Nafarroako AHT gelditu Elkarlanak Iruñean, tren berri et azkar horren inguruan egindako hausnarketa plazaratzeko. Hasteko, talde horretako Gorka Ovejerok kontatu digunez, Nafarroan indarrean den krisialdia aztertu dute: gero eta Lana Erregulatzeko Espediente gehiago, ia 9.000 lagun langabezian eta erakunde publikoak bestaldera begira. AHTren lanek […]
Maletak hartu eta mundua ikustera abiatu gara. Hala ere, gure podcast saioek ez dute etenik. Bilbo Hiria irratian eta sarean irratia.com entzun daiteke oraindik. Kontua da Tagzania.com berria gertutik ezagutzera jo dugula. Eibarren egin dugu geldialdia. Bertan; Luistxo, Mikel eta Garik hartu gaituzte. Elkarrizketa luzea eta patxadatsua izan dugu beraiekin, […]
Hilaren 26an eta 27an Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko dutena, “Langileekin” lelopean. Bertan, Patxi Agirrezabala sindikatu horren Komunikazio arduradunak azaldu duenez, 736 delegatuk 3 gai nagusi izango dituzte: azken lau urteen balantzea, ponentzia onestea eta idazkari nagusia hautatzea. Aldez aurretik, 2.000 goratik delegatu parte hartu dute prozesu batean, ponentziari zuzenketak egiteko. […]
Datorren abenduaren 3an, asteazkena, lelo horrenpean hitzaldi didaktikoa emango du Xabier Monasteriok, Kafe Antzokian eta Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Xabierrek kontatu digunez, era didaktikoan eta zenbait argazki zein musika pasarte lagunduta, Gabriel Arestiren zertzelada batzuk emango ditu: hasi bere jaiotzarekin eta bukatu, 41 urte beranduago, bere heriotzarekin. Gabriel Aresti […]
Asteartero bezala, EHNE sindikatuko kideekin bat egin dugu Bilbo Hiria irratiaren Ibaizabal magazinaren solasaldian. Aste honetan Mikel Kormenzana Europako Batassunak nekazaritza politikaz agertzen duen axolarik ezaz mintzatu zaigu. Bere esanetan, martxa honetan jarraituz gero, nekazari txikiak desagertu egingo dira –baita gure ingurutik ere–, Europako agintariek batere lotsarik gabe industria handien […]
Gaurkoan Gora Japoneko Jon eta Miriam izan dira gurean. Plazaratu berri duten diskoa ezagutu dugu. 2006an bilbo sortu zan taldea rockan eta inprobizazioan du oinarri.Bidehuts sigiluarekin argitaratu dute zortzi kantutako diskoa. Bestetik kukutza gaztetxean datorren astean zirko artista eta malabaristen topaldiak ospatu behar dira. Koblakari taldeko Mikelek jardunaldiak aurkeztu dizkigu. […]
Hilaren 25ean munduko hainbat tokitan ospatuko dutena. Deigarraia da gurean gero eta salaketa gehiago jartzen dutela emakumeek, indarkeria sexista dela kausa (Nafarroan esaterako, aurten 3 egunero). Deiane Arrieta Bizkaiko Koordinakunde Feministako kideak kontatu digunez, lehenik eta behin ondo definitu behar da indarkeria sexista zer den. Egoera ikusita, aipatu Koordinakundeak mundu […]
