Saio honetan bi talde soilik, lau abesti. Gogoratzen dituzue garapen luze eta hipnotikoak? Etengabe hazten doazen abestiak? Rock esperimentala edo progresiboa deitu zen hori? Bada Alemanian oso zaleak izan dira betidanik. Urte honetan diskoa argitaratu duten bi talde ekarri dizkizuegu, alemanak, jakina: Samsara Blues Experiment eta Electric Moon. Jarri kaskoak […]
1875eko urtarrilean Bilboko eta Deustuko Udalek agiri baten ale batzuk jaso zituzten. Espainiako Alfontso XII.arena zen, Bizkaiko Gobernadore Zibilak bidali zuen eta… euskara hutsez zegoen! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170512_gomutan21.mp3 Deskargatu hemen.
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko nabarmendu ditu, hasteko Ultzamako biogas planta ikertzeko batzordea eratuko dela. Bestetik hasi dira tramitatzen eremu mistotik eremu euskaldunera pasatzeko tramiteak, orotara 40 herri egin dute eskaera eta tramitazioa martxan jarri dira. Bukatzeko egun hauetan Iruñea ospatzen ari den IkerGazte […]
Donostiako zinemaldian Hannot Mintegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula da. Bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu. Bernardo Atxagaren Markak oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A […]
1987an sortu zuten konpartsa Euskal Herrian Euskarazeko kideek, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo konpartsakideek ere helburu berberei heldu nahi diete, eta euskara hutsean funtzionatzen duen konpartsa baten beharra azpimarratzen dute. Udazkenean konpartsaren izaeraz hausnartzen aritu ziren eta euren nahi indartuta atera da. Bihar egun osoko […]
AHT Abiadura Handiko Trena amaituta egoteko epea luzatzeaz eta tren azkarrarekin toki batzuetatik besteetara joateko denbora ez dela hain laburra ohartzeaz gain, prekarietatea gehitzen zaio proiektu erraldoi horri. Hain justu, Urko Apaolazak AHTren eraikuntza lanetako lan baldintza kaskarrez erreportajea egin du Argia astekarirako. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz. TMEO […]
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Arangoiti auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora dagoen auzoa ezagutzeko aukera izango dugu. Egunotan XIII. Euskal Astea ospatzen ari da eta bertatik bertara larunbateko giroa ezagutzeko asmoa izango dugu. […]
Aurreneko txapelketa du Bizkaiko Taldekakoak, eta POTTO saioan, zelan ez, halako ekimenek kabida izan behar dute. Gaurko saioan, beste kontu askoren artean, bertsolari amateur-hasiberri eta bertsolari zailduen artean osatutako saioa eskaini dugu, Plentzian jokatutako kanporaketa, alegia. Lurgorri, Tire! eta Basordako Gorringoak taldeek jokatu zuten Plentziako saioa, eta bota beharrekoak kantatuta, […]
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren eskoletan Jose Mari Larramendi izan da. Filosofia ikasi zuen Valladoliden eta Antropologia, Levi Straussen ondoan, Parisen. Ondoren Alemanian zein Ingalaterran egin izan ditu egonaldiak. Lau ardatz izan ditu hizlariak: hizkuntza, pertsona, profesionaltasuna eta memoria. Euskal Herrian ibilbide oparoa du kultur esparruan, Debako gazteen elkartean aritu […]
Depresioa gaixotasun psikiatrikoa dugu, ezaugarri nagusitzat tristezia, adoregabezia edo erorialdi-egoera sakon iraunkorra duena. Pertsona batzuk bat-batean beren baitara biltzen dira eta ziplo mozten dituzte kanpoarekiko harremanak. Edozer dela-eta negar egiteko joera etengabea agertzen dute, eta bai etorkizuna modu pesimistan ikusteko eta beren burua gutxiestekoa ere. Adituek diotenaren arabera, depresioa urte […]
