Igandean ospatuko da Senperen Herri Urrats. Hur Gorostiaga Seskako zuzendaria izan da gurean. Ipar Euskal Herriko ikastolen festak duen garrantzia azpimarratu du. Gogora ekarri digu jaian lortutako diruarekin, bereziki, Bernat Etxepare lizeo berria eraikitzeko dirua bilduko dutela. Irailean irekiko ditu ateak lizeo berri horrek, eta bertan estreinakoz lanbide heziketa euskaraz […]
Maiatzaren Lehena 8 orduko lan jardunaldia lortzeko borroka bat izan zen. Gaurko lanaren ekonomiaren tartean Endika Alabort Amundarain ekonomialariak lan jardunaldiak izan ditu hizpide. Lan orduak eta produktibitatearen inguruan eginiko ikerketa ezberdinak komentatu dizkigu. Frantzian orain dela urte batzuk 35 orduko lan jardunaldia jarri zuten, EAEko administrazio publikoan 35 orduko […]
Gaurko saioan Traka Matraka proiektua ezagutu dugu, musika, birziklapena eta aniztasuna batzen dituen ekimena da. Jon Urrutia musikariak martxan jarri du, birziklatutako objektuekin musika tresnak egin eta tailerrak ematen dituzte. Helburu argiak dituzte musika tresnen funtzionamendua eta erabilera ezagutu eta ulertu; intuizio eta praktikaren bitartez, musika ulertu. Birziklaturiko etxeko gauzekin […]
Esta semana traémosvos o Festival de Cans a Ireki Gaiola! Falamos con Alfonso Pato, o seu director, quen vos descubrirá parte do encanto dese festival ao que non ides faltar dende o momento en que o coñezades! Tomade boa nota, porque do 24-27 de maio tedes unha cita coa cultura galega e co […]
Abesti honi hasieran Walpurgis deitzeko asmoa zuten Black Sabbath taldekoek, meza beltz moduko esanahia duen zeremonia satanikoa, alegia. Diskoetxeak, hala ere, 1970eko Paranoid diskoan sartzeko izen satanikoegia iritzi zion eta War Pigs bihurtu zuten. Aldaketak, hala ere, gaizki ulertua ekarri zuen, askok Vietnameko gerraren aurkako aldarri moduan interpretatu baitzuten abestia. […]
Gure Esku Dago ekinbideak mobilizaziora deitu du datorren ekainaren 10erako. Erabakitzeko eskubidearen arloan urrats berriak emateko, galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko deia egin dute. Ekainaren 10ean izango da zita, eta Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikora arteko tartean mosaiko erraldoi bat irudikatzea izango da asmoa. Mobilizazio horren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko […]
Gaurko saioan Ana Malagonen bisita izan dugu, argitaratu berri duen “Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz berba egin dugu. Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu zuen duela urte batzuk “ Lasai, ez da ezer gertatzen” 162 mikroipuinez zipriztindu gintuen Ana Malagonek, orain ipuinak ere bildu ditu “Gelditu zaitezte gurekin” izenburua duen liburuan. Era askotakoak […]
Gaur hasi da IkerGazte kongresua Iruñean, bat egin dugu kongresuarekin Idoia Torregarai UEUko komunikazioa arduraduna batu zaigu saioan. Udako Euskal Unibertsitateak IkerGazte Nazioarteko ikerketa kongresua euskaraz kongresua antolatu du bigarren urtez. Helburu argia dute, ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu eta beraien arteko ezagutza sustatu. 180 ikertzaile batuko dira hiru egunetan, orotara […]
Frantziatik ekarri ditugu Dominique A eta Coralie Clement, bakoitzak bere eskaintza pertsonalarekin. Barbara Morgenstern alemaniarra, Elliott Smith estatubatuarra eta Fionn Regan irlandarra ere gurekin egongo dira, baita Texaseko South San Gabriel ere, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170426musibla-0012.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetan, Whatsapp-ek izan dituen arazoez aparte, Google eta Amazon enpresek dituzten gatazkak komentatu eta YouTubeko VOD estrategia berria azaldu dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean222.mp3 Deskargatu hemen.
