Askapena erakunde internazionalistak 30 urte bete ditu aurten. Beste behin ere brigadak antolatu ditu “munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko”. Apirilaren 16ra bitarte egongo da epea izena emateko. Jhasna izan da gurean. Europan,azken urteetako dinamikarekin jarraitzeaz gain, hainbat leku berri iragarri dituzte. Herrialde Katalanetakoari Bretainiako […]

The Four Seasons taldearen buru eta kantari Frank Vallik egin zuen doinu hau, ez bere ezaugarria zen falsetto kantaeran, ahots lasaia jarriz baino. Hala, in crescendo doan maitasun kantu honek astebete egin zuen Billboard Hot 100 zerrendan. Guk, Valliren jatorrizkoaz gain, kantu honen bost bertsiolari ekarri ditugu: Lauryn Hill, Morten […]

Astebeteko etenaldiaren ostean, indarberrituta bueltatu da POTTO saioa. Atal honetan Arabako Bertsolari txapelketa ekarri digute Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia lagunek. Langraizen eta Zigoitian jokatutako saioetan Manex Agirre eta Xabi Igoa izan ziren garaile hurrenez hurren, eta irratasio honetan kanporaketa bi horietako bertso-alerik onenak dira entzungai. Gozatu, Araban ere bertsoak […]

Egurra gura baduzue, ERO metal-rock taldea itzuli egin da, “Garaiz gaude” (Autoprod.2016) lan indartsu, fresko eta koloretsu batekin. Irratira Eneko, Ibai eta Julen etorri ziren, kanta bi akustikoan jo zuten eta ondoren kaña batzuk hartu genituen inguruetan…Rock¨n Roll!! https://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/170216_artayorran263_ero.mp3 Deskargatu hemen.

Saio honetan hip-hop eta rapa izango dugu lagun Euskal Herritik ekarritako zenbait talderekin: duela gutxi agur esan zigun 121 krew talde barakaldarra izango da hasierako minututan entzungo duguna, gero Baionatik 2zio taldea, Zoo talde ilun eta latza, eta Glaukoma tolosarrak. Caracasetik Gabylonia Hip-hop inteligente en frasco pequeño diskoarekin. Eta bukatzeko, […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda kazetariak. Hiru gai aipatu dizkigu, batetik, gehiegikeria polizialak sufritu dituzten aldeko ekitaldia izan du hizpide, honen harira Altsasuko gazteen egoerari buruzko azken berriak ekarri dizkigu. Osasuna futbol taldearen auzian azkenean 18 pertsona auzipetu dituzte eta sumarioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Larunbatean abiatuko da Nafarroako […]

Arabako Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila artxibatu izana salatu dute Argentinako Kereila aurrera eraman nahi duten Euskal Plataformako kideek. Besteak beste, Jacinto Lara eta Chato Galanteren babesa jaso dute.  Martxoaren 2an egingo dute elkarretaratzea, Gasteizko epaitegien aurrean.  Josu Ibargutxi izan da gurekin horren berri ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170217_Josuibargutxi.mp3 Deskargatu hemen.

Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta […]

2017ko Ibilaldia Maiatzaren 28an Mungian ospatuko da. “Egunero Alkarregaz” leloa aukeratu dute antolatzaileek, elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten duen  leloa hain zuzen ere.  Azken txanpan sartuta dabiltza Larramendi ikastolako lagunak, eta ohikoa den moduan Ibilaldia festak ere kantua izango du. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika […]