Gaurkoan 60ko hamarkadako zerrenda bat aukeratu dugu, trip kontzeptuari lotua. Bidaia lisergikoaz ari gara, hamarkada hartako musikarien eta LSD, azidoa edo gurean berakatza moduan ezaguna egin zen drogaren arteko harremana handia izan zen. Psikodeliak musikan eragindako doinuen zerrenda honetan White Rabbit kantuarekin abiatu gara, Jefferson Airplane taldearen bigarren albuma izan zen […]

Euskal kulturgintzaren gradu ondoan Juan Inazio Hartsuaga antropologo  eta ikerlaria izan da. Kontu askoren inguruan mintzatu da, lehenengo euskal mitologia izan dugu hizpide. Antzinako mitoen inguruan aritu gara, Mari eta Jentilez baina baita gaur egunekoez. Antropologoak bi ikerketa ekarri  ditu bata ‘Gure nortasuna’ eta ‘Ideia eta balioen bestelako historia laburra’. […]

Otsaileko Prest aldizkariko gaiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. Berbalagun taldeetan bildu ohi dira euskara ikasleak mintzapraktika egiteko klasetik kanpo, lagunarteko giroan, patxadaz. Euskaraz bizitzeko bidean aurkitu dituzten zailtasunak eta laguntasunak konpartitu dituzte PREST!-eko lantaldearekin. Bestalde, gaur egun ezagutzen ditugun Deustuko inauteriak 1977an sortu ziren, duela 40 urte. Abiatu zireneko […]

Magdalena De Santo dramaturgo argentinarraren antzerki-pieza lesbofeminista da “Inundacion”. Histeriak Zinegoak-ekin batera ekoitzi du, La Fundicion, Azala eta Plataforma Tiranterekin lankidetzaz baliatuta. Martxoaren 3an estreinatuko dute Bilboko La fundicion aretoan, Gaurko saioan Leire Ucha eta Maite Fombellida aktoreak izan dira. 2013ko apirilaren 3an La Plata hiria urpean geratu zen. YPF […]

100 egun baino gehiago bete dira muntai polizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak. Hala ere, elkartasunak ere ez du etenik izan; horren erakusle, etengabe egin dituzte mobilizazio eta ekimen jendetsuak. Bel Pozueta, egun, muntai horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama […]

Bihar izango dira Ipar Irlandako hauteskundeak. Martin McGuinness dimititu ostean, Sin Feniek ordezkaririk ez zuen jarri eta hauteskundeak aurreratu ziren. Mikel Aramendik egoeraren azterketa egin digu. Erabakigarriak izan daitezke osteguneko hauteskundeak Irlandan, besteak beste, horien emaitzatik ateratzen den Ipar Irlandako Gobernuak brexit-ari aurre egin beharko diolako. Michelle O’Neill parlamentari errepublikarra […]

Ezinegona, musikarik ez egoteak eragiten duena. Bi segundo musikarik gabe, ongi, arnasa emateko saioari, inola ere bat ez datozen bi kantu elkarren segidan jartzeko, hitzen bati beste presentzia bat emateko. Bi segundotik gora mantenduz gero, deseroso jartzen hasten gara. Baina, eta mantenduz gero gehiago? Gehiago mantenduz gero badirudi apropos egina […]

Aratuste Larunbatean saio berezia egin genuen Bilboko kale nagusitik, giro eguzkitsua eta jendetza batu zen Bilboko erdigunean.  Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko zuten  egun osoz Bilboko Erdigunea. Zuzeneko saioan hainbat gonbidatu izan genituen bertatik bertara. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu […]